ZENBAT [+ atzizkia] [ETA/ERE] ... -eN/BAIT-

No profile photo Euskara Erkide Batua | 2007-01-08 23:43

zenbat kantatzen dugun/baitugu

= kantatzen dugun guztia

zenbat eta kantatzen dugun/baitugu

= kantatzen dugun guztia hain zuzen ere

zenbat ere kantatzen dugun/baitugu

= kantatzen dugun guzti-guztia

Beste adibide batzuk:

Zenbat aldiz eskatu genion/baikenion, hainbat aldiz ukatu zigun

= Eskatu genion bezainbat aldiz ukatu zigun

Zenbatez sakona (den) lana, hainbatez zaila (da) irakurtzea

Zenbat eta behartsuagoa diren/baitira, hainbat gaizkiago tratatzen dituzte

Zenbatenaz gazteago den/baita, hainbatenaz lirainago agertuko da

Zenbateraino maite gaituzten/baikaituzte, hainbateraino maite ditugu geuk lagunak

= Maite gaituzten bezainbateraino maite ditugu geuk lagunak

Zenbat eta gehiago tratatzen dudan/baitut, orduan eta gehiago estimatzen dut

Zenbat eta diru gehiago bil dezazuen/baitezazue, hainbat hobe zuen taldearentzat

Zenbat ere etorri baitira/diren, haiek guztiak sartu dira zinemara

Zenbat eta urrunago joan zaitezen/baitzaitez, hainbat galduago aurkituko zara

Zenbat ere zabal baita/den zure ahoa, hainbatenaz euli gehiago irentsiko dituzu

Zenbatenaz gosea handiago den/baita, hainbatenaz janaria gozoago

Zenbatenaz beranduago egingo ditugun euskara osoaren batasuna eta garapena, hainbat okerrago izango da denontzat


Utzi iruzkina: