ePerra
Dominika eta Niko Etxart & Robert Larrandaburu kantari zuberotarren ePerra izeneko diskoan lehenbiziko kantuan entzun ahal dugu:
Norat nahi joan nadin ene bihotza zurekin
Esaldi edderra, zinez!
Euskara Erkide Batuan agian marratxo bat (-) tartekatuko genuke:
Norat-nahi joan nadin ene bihotza zurekin
NORAT-NAHI horren ordez NORANAHI forma ere erabili ahal dugu:
Noranahi joan nadin ene bihotza zurekin
Leku-adverbio honen sinonimoa NORAT ERE edota NORA ERE daukagu:
Norat ere joan nadin ene bihotza zurekin
Nora ere joan nadin ene bihotza zurekin
Azkenik, NADIN (nadi + -(e)n) subjunktivoaren ordez BAINADI (bait- + nadi) erabili ahal dugu:
Norat-nahi joan bainadi ene bihotza zurekin
Noranahi joan bainadi ene bihotza zurekin
Norat ere joan bainadi ene bihotza zurekin
Nora ere joan bainadi ene bihotza zurekin
Adondequiera que vaya, mi corazón contigo
Iruzkinak
Utzi iruzkina: