Aditzoina
Hona hemen Euskaltzaindiaren erabakia zein baitagokio aditzoinen formari:
1. Normalean aditzoina eta partizipioa bereizten dira: ikas / ikasi, bil / bildu, sar / sartu.
2. Aditza beste kategoria batetik eratortzen denean eta jatorrizko oinarritik ezertan ere bereizten ez denean, -tu atzizkia ere erabil daiteke aditzoinean: ur / urtu, gizon / gizondu, gorri / gorritu, hobe / hobetu. Kasu hauetan, hortaz, urtu, gizondu eta hobetu aditzoin gisa ere erabil daitezke.
3. Aditzoinen bukaera afrikatua denean, aditzoinak nahitaez atxiki behar du afrikatua: huts dezaket ( hus dezaket), zorrotz dezaket ( zorroz dezaket).
4. Aditzoin bukaerak >i< berezkoa duenean, >i< amaiera atxiki behar da: jaiki hadi ( jaik hadi), jalgi hadi ( jalg hadi). Ez, ordea, berezkoa ez duenean: ikas ezak, utz dezake, e.a. Itxi salbuespena da, honetan ere atxiki behar baita >i<. Eutsi eta iritzi aditzen kasuan aukera uzten da, bietara.
5. Ondoko kasu hauetan bakarrik onartzen da -t bukaera aditzoinetan:
— Aditz eratorria bada eta haren oinarria t- duna: laket / laketu.
— Literatura tradizioan jokabide bakarra izan badu: ohart, ezagut.
— Di bukaerako oinarri batetik eratorria izatea eta forma laburtu gabetik semantikoki bereiz izatea: hant, ert.
Besteetan -t gabe: urrun nahiz urrundu (baina ez urrunt), lagun nahiz lagundu (baina ez lagunt), neur, ezkon, e.a.
Honaino Euskaltzaindiaren erabakia.
Euskara Erkide Batuan, eta salvuespenik gabe, partizipioa beti erabili ahal da aditzoinaren ordez, erabiltzailearen usadioaren arauera:
ikas dezakegu = ikasi dezakegu
bil gintezen = bildu gintezen
sar zaitez = sartu zaitez
etor liteke = etorri liteke
Batzuok, bestalde, ñabardura berezia egiten dugu:
etor zaitezenean = cuando vengas
etorri zaitezenean = cuando hayas venido
=etorri izan zaitezenean
bihar eros badeza = en caso de que lo compre mañana
bihar erosi badeza = en caso de que lo haya comprado mañana
=erosi ukan badeza = erosi izan badeza
Euskara Erkide Batua errazagoa da Euskaltzaindiaren Euskara Batua baino, nahiz eta azken hau simpleagoa izan.
Euskara Erkide Batuari osoa izateak erraztasuna ematen dio, eta Euskaltzaindiarenari, ordea, simplea izateak zailtasuna besterik ez dakarkio.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: