Johannes
Ondoko lekuan:
http://leizarraga.wikispaces.com/johannes
beheko textua entzun dezakezue nire ahotsean.
Proba bat besterik ez da.
Hona hemen Leizarragaren textu hori:
1 HATSEAN cen Hitza, eta Hitza cen Iaincoa baithan, eta Iainco cen Hitza.
2 Hitz haur cen hatsean Iaincoa baithan.
3 Gauça guciac Hitz harçaz eguin içan dirade: eta hura gabe deus ezta eguin, eguin denic.
4 Hartan cen vicitzea, eta vicitzea cen guiçonén Arguia:
5 Eta Argui hunec ilhumbean arguitzen du: eta ilhumbeac hura eztu comprehenditu.
6 Içan da guiçon-bat Iaincoaz igorria, Ioannes deitzen cenic.
7 Haur ethor cedin testimoniage ekartera Arguiaz testifica leçançat, guciéc harçaz sinhets leçatençat.
8 Etzén hura Arguia, baina igorri cen Arguiaz testifica leçançát.
9 Haur cen Argui eguiazcoa, mundura ethorten den guiçon gucia arguitzen duena.
10 Munduan cen, eta mundua harçaz eguin içan da, eta munduac eztu hura eçagutu.
11 Beretara ethorri içan da, eta beréc eztute hura, recebitu.
12 Baina hura recebitu duten guciey, eman draue priuilegio Iaincoaren haour içateco, haren icenean sinhesten duteney:
13 Cein ezpaitirade iayo odoletaric, ez haraguiaren vorondatetic, ez guiçonaren vorondatetic: baina Iaincoaganic.
14 Eta Hitza haragui eguin içan da, eta habitatu içan da gure artean, (eta contemplatu vkan dugu haren gloriá, gloriá diot Aitaganic engendratu bakoitzarena beçala) gratiaz eta eguiaz bethea
15 Ioannesec testificatu vkan du harçaz, eta oihu eguin, cioela, Haur da ceinez erraiten-bainuen, Ene ondoan ethorten dena, ni baino aitzinecoago da: ecen ni baino lehen cen.
16 Eta haren abundantiatic guciéc recebitu v kan dugu, eta gratia gratiagatic.
17 Ecen Leguea Moysesez eman içan da, baina gratiá eta eguiá Iesus Christez eguin içan da.
18 Iaincoa nehorc eztu ikussi egundano, Aitaren bulharrean den seme bakoitzac berac declaratu draucu.
19 Eta haur da Ioannesen testimoniage, Iuduéc Ierusalemetic Sacrificadoreac eta Leuitác igorri cituztenecoa, hura interroga leçatençat, Hi nor aiz?
Iruzkinak
kristi. 2007-02-04 18:28 #1

Kontatuko diguzu grabaketa hau zergatik zabaldu nahi izan diguzu? Testuaren irakurketa xuxen baten atzean zabiltza?

Kristina.

Josu Lavin 2007-02-04 18:54 #2

Interlingua/Romanicarako ere textu batzuk grabatu ditudan legez:

http://interlingua.wikispaces.com/Introduction

bururatu zitzaidan Leizarragaren zatinno hori grabatzea, proba modura.

Euskal itsuek eskertuko lukete euskal klasikoak eta beste' ahoz registratuko balira.

Adeitsuki, baina ez itsuki

Josu Lavin

Josu Lavin 2007-02-07 00:21 #3

Leku honetan textu bat irakurtzen dut Erdara Erkide Batuan (=Lingua Romanica Commun Unificata):

http://romanica.wikispaces.com/space/showimage/legendo001.mp3

Kuriositate modura

Adeitsuki

Kristina. 2007-02-11 11:34 #4

Egun on denoi,

orrialdeok bisitatu ditut; oso ekimen ona dela iruditzen zait. Pentsatu al duzu egunen batean bertsio musikatu bat egitean? Hartu pasarte batzuk, eta musika eman (adibidez Leizarragak Erreginari egiten dion eskaintzan esaldi politak daude, eta abar). Ez litzateke euskal klasiko baten idazkiak aitzakiatzat harturik berauen bertsio musikatua eginen litzatekeen lehen aldia. Pianoa bakarrik, edo beste tresna batekin, agian.

Beste zerbait: hainbat betebeharretan leporaino nabil, eta momentuz ez dut posible ene zorrak kitatzeko bigarren aldiari ekitea. Datozen hilabeteotan ere internetarekin berdin ibiliko naiz, baina posible dudan lehen momentuan amaituko ditut iruzkinak.

Ondo segi.

Josu Lavin 2007-02-11 13:26 #5

Bai, hagitz ideia ona da plazaratzen duzuna.

Ez zaitez axola, Egitzazu aurrenik zeure betebeharrak, zeren inolako presarik ez baitago ezertarako ere.

Adeitsuki

Kristina. 2007-02-11 19:31 #6

Ondo da Josu.

Gilen: oraintxe bidali dizut mezu bat ohar zenbaitekin, unibertsitateko e-posta agian nik tesiaren matrikula egin arte ez dabilelako -arraroa da-, horren beldur naiz, baina estu ibiliko naiz, leporaino, berriro bidaltzeko. Ondo ikusiko bazenu, esaidazu, badaezpada, leku honetan ea dena iritsi zaizun edo ez, eta ikusiko da, baina jada udara partean. Eskerrik asko.

Utzi iruzkina: