IL & IN

No profile photo Euskara Erkide Batua | 2007-01-15 22:40
17

Euskara Batuan OILOA hitza bi modutara ahoska daiteke:

OILOA eta OILLOA

Berdin esan genezake OINA hitzari buruz:

OINA eta OINNA [OIÑA]

Euskara Erkide Batuan ere bi ahoskera horiek onartzeaz gain bi idazkerak ere onartzen dira, baina bustidura adierazten denean idatzizkoan esannahia ez da bat eta bera:

OILOA: la gallina

OILLOA: la gallinita

OINA: el pie

OINNA [=OIÑA]: el piececito

Gaztelako erdalkian (dialekto romanikoan) ezarri ditugun itzulpenak ulertzen dituzuenok oso ongi hauteman ahal duzue zer nolako diferentzia dagoen, ezta?

Ikusi bezala:

N >> NN [=Ñ]

L >> LL

I baten eraginez eta batzutan I baten eraginik gabe ere batzutan bustidura adierazkorra gertatzen da:

D >> DD

Madalen >> Maddalen

indarra >> inddarra

burdina >> burdinna [=burdiña], burddinna [=burddiña]

mando >> manddo, mannddo [=mañddo]

ederra >> edderra

L >> LL

laburra >> llaburra

eulia >> eullia

polita >> pollita

N >> NN [=Ñ]

nanoa >> nnannoa [=ñañoa]

mina >> minna [=miña]

soinua >> soinnua [=soiñua]

S >> X

isilik >> ixilik

sagua >> xagua

Joseba >> Joxeba

simplea >> xinplea

Z >> X

duzu >> duxu

zakur >> xakur

gizona >> gixona

T >> TT

tipia >> ttipia

aita >> aitta

ditugu >> dittugu

TZ >> TX

tzar >> txar

TS >> TX

atsoa >> atxoa

itsasoa >> itxasoa

R >> LL

bero >> bello

Ez dira betiere diminutivoak. Batzutan pejorativoak edota gaitzesgarriak izan daitezke nork zer non esaten duen.

miren azkarate

miren azkarate 2007-01-17 14:25 #1

Euskaraz nola da egokiagoa:
- Freakia?
- Frikia?
- Frikixa?
- Phrikhidxa?

Josu Lavin

Josu Lavin 2007-01-17 15:11 #2

Zein adieratan?

Espainian eman ohi zaion adieran bada:

FRIKIA

Erramun Gerrikagoitia

Erramun Gerrikagoitia 2007-01-17 20:21 #3

Ez dut ezagutzen berba hori. Zer da' hitz normal bat, toponymo bat edo beste zer? Zer da?

Esan izan da inoiz ze euskaldunak garela hitzetan lander. Arrazoi zukeen hori esan zuenak. Explikatu behar litzeteke zeozer gehiago, ampleago, nire ustez bedere.

Josu Lavin

Josu Lavin 2007-01-17 20:35 #4

Erramun,

Irakur dezazu hau:

http://es.wikipedia.org/wiki/Friqui

Adeitsuki

Josu Lavin

Josu Lavin 2007-01-17 21:55 #5

Miren Azkarate andreari idatzi diot privatuki konfirma diezadan ala ez ea bera izan den aurreko mezua idatzi duena.

Duda gabe, baiezkoan nire erantzuna bestelakoa izango litzateke.

Erramun Gerrikagoitia

Erramun Gerrikagoitia 2007-01-19 09:58 #6

Miren Azkaratek erantzun du edo ez? Ze interesantea da jakitea bera den ala ez.

Josu Lavin

Josu Lavin 2007-01-19 13:49 #7

Kaixo Erramun,

Neuk idatzi nion hemen utzi zidan e-posta helbidera:

miren.azkarate@ej-gv.es

baina ez dit oraino erantzun.

Bera izan balitz FRIKIAri buruzkoarena idatzi luena benetan gravea eta larria izan litzateke.

Adeitsuki

Kristina.

Kristina. 2007-01-21 13:11 #8

"NN" eta gisko idazketa bikotzekin ez nago ados, ni, behintzat, nahasten naiz euskararen "tinko/ahul" bereizketarekin. Ez da egokia "ñ" edota agian "ny" erabiltzea, zure ustez?

Erramun Gerrikagoitia

Erramun Gerrikagoitia 2007-01-21 16:40 #9

Nik, esaterako noiz izkiriatu dut Greziatik, ezin izan dut izkiriatu ñ-rik zeren ez bait zetorren teklatuan, teklatu ingles / grekoan. Lapurdiko teklatu batean ere ez da agertzen ñ letrarik. Niri behintzat ez zait txarto iruditzen hori nn hori ordez ñ, baina ez dut lar sakondu thematika hori.

Edozelan ere ñ duten hitzak guti baino ez dira euskaraz, bakarrik da generalean noiz nahi da remarkatu zeozer.

Josu Lavin

Josu Lavin 2007-01-22 00:06 #10

Kaixo Kristi,

Esan duzu:

""NN" eta gisako idazketa bikotzekin ez nago ados, ni, behintzat, nahasten naiz euskararen "tinko/ahul" bereizketarekin. Ez da egokia "ñ" edota agian "ny" erabiltzea, zure ustez?"

Ez zaudela ados idazketa bikoitzekin?

dd, ll eta tt idatzi beharrean dy, ly eta ty idatziko zenuke?

Euskara Erkide Batuan NN eta Ñ biak dira zuzenak. Ñren gaineko virgulilla hori beste N bat besterik ez da.

Duela hamabost urte NN idaztearen alde nengoenarren neure seme nagusiari Beñat izena jarri nion.

Ez da zertan agertu behar letra independente modura alfabetoan.

Kasu berean dago Ç zein guretako den C letraren aldaera bat.

Adeitsuki

Kristi.

Kristi. 2007-01-22 10:42 #11

Nik uste dut tratamendu ezberdina behar dutela horiek guztiek, "nn", "dd", "ll" eta "tt", alegia. Batek ("nn"-ak) bikoizketa grafikoan ez emateak ez dakar derrigorrean behar duenik, bakarrik besteek onar dezaketelako pentsatzen bada, alegia. Gainera, ezberdindu beharko litzateke bustidura adierazkorra, behin-behinekoa, eta atzizkiak.

Kristi.

Erramun Gerrikagoitia

Erramun Gerrikagoitia 2007-01-22 16:15 #12

Sobera ongi ez dut ulertzen zure phrase hau Kristina:

Batek ("nn"-ak) bikoizketa grafikoan ez emateak ez dakar derrigorrean
behar duenik, bakarrik besteek onar dezaketelako pentsatzen bada,
alegia.

edo honek:

Batek ("nn"-ak) bikoizketa grafikoan ez emateak ez dakar derrigorrean
behar duenik, alegia, bakarrik besteek onar dezaketelako pentsatzen bada.

Ezin dut ulertu hau:

Batek ("nn"-ak) bikoizketa grafikoan ez emateak ez dakar derrigorrean
behar duenik

edo
("nn"-ak) bikoizketa grafikoan ez emateak ez dakar derrigorrean
behar duenik

Nahi nuke ulertu eta beraz, Kristina, eskatzen nizuke explikatzea beste era batean, mesedez.

Kristi.

Kristi. 2007-01-26 17:26 #13

Ondo, Erramun, bai ikusi dut ez naizela ondo espresatu, eskerrik asko esateagatik, lasai-lasai nengoen jendearen erantzunaren zain! Igandean mezu-zorrak kitatuko ditut, baditut eta EEB-rekin eta Leizarraga taldearekin batzuk -barka-. Ikerketarengatik leporaino nabil, eta orain lana aurkitu berri dudanez - : ) -, itotzear.

Josu, zerbait esan nahi dut: norbaiti EEB-ren proiektua aipatu nion, eta ez omen du iritzi onik. Nik gauza batzuetan EEB-k ondo egiten duela (edo, behintzat, ez txarto) -agian ez dira hitz egokiak- pentsatzen dut, eta horrexegatik bakarrik, iruditzen zait ondo dagoela EEB-ren ezagutzan (eta aplikazioetan) sakontzea. Esan izan dut testu zenbaiten ulergarritasunean lagun dezakeela, eta mantentzen dut, testuinguruen zehaztapenei ere eusten bazaie.

Laster arte!

Josu Lavin

Josu Lavin 2007-01-26 17:48 #14

Kaixo Kristina,

Gaur leizarraga taldea ez dabil ondo. yahoogroupseko problema orokor bat dela kausa.

Duela ordu batzuk bidali diot erantzun bat Gileni eta oraindik ez da agertu. Hartan galdetzen zidan ea DIETZOKE erabili ahal dugun DIETZAIOKE (E.B:: diezazkioke) forma laburrarekin batera. Baietz esaten nion, zeren subjunktivoko forma hau KE gabe joaten denean ere berdin labur daitekeelakotz: DIETZO, DIETZAIO

"Norbait" horri zer ez zaio gustatzen? Projektua? Egileren bat?

"Norbait" batzuei ez zaie batere laket Euskaltzaindiaren rola dudatan jar dadin.

Adeitsuki

Kristi.

Kristi. 2007-01-28 19:51 #15

[zorren kitatzea (I)]:

Adierazi nahi nuena zen: nik "ñ" idazten dut, bestela, nahastuko nintzateke-eta; teklatuetan ez dela ageri? eta zer? Gaztelerarekin edota euskararekin beroturik interesez datozen atzerritar batzuk teklatuan aldatzearen alde daude. Baina Campbell-ek fonema berri bat aurkitzen duen bakoitzerako beste botoixka bat eman behar? Ez da hau kontua, nire ustez; nire datu pertsonaletan "ñ"-rik balego, "ny" idatziko nuke, agian, atzerriarekin dudan harremanarengatik, hots, inor ez zoratzeko. Argentinako, Estatu Batuetako eta beste nonbaiteko hiztunek "ny"-tik hurbilago den soinua ebakitzen dute, eta ez "nn". Baina noski, hau ez da arrazoi bakarra.

"dd", "tt", eta "ll" idatz litezke, baldin eta testuinguruak kontuan hartzen badira, adibidez, herri-hizkeran bustidurak duen tokia, morfologiak partidarik irabazi dion edo ez ikustea, eta abar; baina dena den, "dd" idazten bada, "l" lasai idatz daitekeela iruditzen zait.

Galdera bat: nola ahoskatu "ll"? Egun "y"-ren aldeko ahoskera garaile ateratzen ari da (omen), zergatik, bada, "ll" eta ez "y" idatzi?

Alfabetoan diren hizkiak ez dira bide beretik inguratu, eta Erroman dira, bai, baina ez dira denak erromatarrak izanen. Zeintzuk lirateke alfabeto baten betebeharrak? (Bada zerbait alfabeto baten gibelean?) Zer-nolako praktikotasunak ekarriko lituzke hizkiak alfabetoan txertazeko eskubideen gaineko irizpide berbera erabiltzeak? Izan ere, uste dut "ñ" eta "ç"-renak oso gauza bi direla; biziki interesgarria da eztabaida, "f"/"v"-az hainbat hizkuntzatan esan daitekeenarekin antzekotasun batzuk izan ditzakeelako.

[Leizarraga Taldean ez dit zerbitzariak idazten uzten]

Heldu den igandera arte!

Josu lavin

Josu lavin 2007-01-29 19:52 #16

Kaixo Kristi,

Uste dut neuk esan beharreko guztiak esanak ditudala blog honetan.

Hemen adieraziak izan diren ideia orokorrak onar balitez euskararen bizitza oso bestelakoa izanen da.

Adeitsuki

Josu Lavin

kristina.

kristina. 2007-02-04 18:22 #17

Ondo, Josu.
Dudan zorraz, egun taxuz idaztea oso zaila izanen denez, barkatu, heldu den igandean saiatuko naiz berriro.

Kristina.

Utzi iruzkina: