Arima Penitentaren Occupatione Devotak

No profile photo Euskara Erkide Batua | 2007-01-03 10:56
4

Ivan de Tartas jaunaren bi liburuak berrirakurtzen egona naiz oporraldi hauetan.

Nola litzateke Euskaltzaindiaren EBn Arima penitentaren occupatione devotak?

Agian: Arima penitentearen okupazio debotak?

Eta Onsa Hilceco Bidia?

Apika: Ontsa hiltzeko bidea?

Lehenengo kasuan esango ligukete, bai baina... bla bla bla... esanez ezen penitente, okupazio eta debot hitzen ordez beste "jatorrago" batzuk erabili litezkeela eta bla bla bla.

Euskara Erkide Batuan honela litzateke:

1) Idazleak idatzi bezala bezala

Onsa hilceco bidia

Arima penitentaren occupatione devotak

2) Egokitze ortografiko minimoa

Ontsa hiltzeko bidea

Arima penitentaren okupazio(ne) devotak

Biak dira Euskara Erkide Batua: originala eta egokitua.

Kristina

Kristina 2007-01-03 13:15 #1

Irakurketok gomendagarriak, zalantzarik gabe. Karrera egiten nengoela, aipatu duzun adibideaz ere mintzatu ginen. Oso gai interesgarriak, jatorrizko testuen ortografi-moldaketena. Nik neuk ere, ene ikerketa apalean, baditut adibide politak, momentuz, ezin ditut hemen eman... Agian kontu hauetan izugarrizko garrantzia dauka egilearen ortografiaren gibeelan zer den egoki interpretatzeak, ea sistematizaziorik den edo ez jakiteak, alegia. Esperientzia dugunok, ordea, badakigu ez dela afera honen erraza suertatzen. Agian zure bi aukera horiek eredu kohesionatua lortzeari kasu egiten diote, izan ere, eta agian, EEB-k "zentzu" gehixeago izanen luke testu zahar hauetan, ezta?

Kristina.

sushantkumarraj

sushantkumarraj 2007-01-03 13:17 #2

ok pls

sushantkumarraj2006@yahoo.co.in

Josu Lavin

Josu Lavin 2007-01-03 13:25 #3

Kaixo sushantkumarraj,

Ez bazaitez argiroago mintzo izan, neuk ez dizut ulertzen ahalko.

Josu Lavin

Josu Lavin 2007-01-03 13:36 #4

Kaixo Kristina,

Onsa Hilceco Bidia oraino ere berrirakurtzen ari naiz. Zortzi bat aldiz irakurria dut eta beti zerbait ikasten dudala iruditzen zait, zeren Euscaraz Onsa Hitçeguiteco Bidia baita.

Liburu hauek ongi interpretatzeko euskara on ongi jakin behar da, zeina bakarrik posible izanen baita engoiti Euskara Erkide Batuaren bide zuzen, artez eta makurgabean gaindi.

EEBk "zentzu" osoa du edozein denboratako eta edozein lekutako euskarari aplikatua, izan dadin idatzizkoa, izan dadin ahozkoa.

Ailedi izan 2007 aurtengo urterik hoberena!

Zagozkit ongi!

Utzi iruzkina: