Nik emon deiodan...
Ondoko esaldi hau EEBn ematea oso da erraza:
Nik emon deiodan uretatik edan dagiana ez da inoiz ere egarrituko.
Berdin-berdina.
Leizarragak (in Jn 04:14) honela esaten du:
norc-ere edanen baitu nic emanen draucadan vretic, eztun egarrituren seculan
Noka (eztun) kenduta eta lapurtera batuan emanik:
nork ere edanen baitu nik emanen deraukodan ure(ta)tik, ez da egarrituren sekulan
Hasierako esaldia zein baitzegoen mendebaldeko euskaran idatzirik beste modu honetara eman zitekeen:
Nik emongo deutsodan uretatik edango dauana ez da inoiz ere egarrituko.
Leizarragak indikativoko orainaldi futuroa erabili du subjunktivoko orainaldia erabili beharrean. Subjunktivoa erabili balu honela idatzi luke:
nork ere edan baiteza nik eman diezodan uretik, ez da/dun egarrituren sekulan
zeina kompara daitekeen' beste honekin (Euskara Batuan):
Nik eman diezaiodan uretatik edan dezana ez da inoiz ere egarrituko
Berau sintaxi klasikoan:
Nork edan baiteza nik eman diezaiodan uretatik ez da inoiz ere egarrituko
Aurreko esaldian beltzez dagoena kursivaz dagoenaren subjektua da. Kasu hauetan erakusle bat erabili ohi da:
Nork edan baiteza nik eman diezaiodan uretatik hura ez da inoiz ere egarrituko
BAITEZA erabili beharrean DEZAN erabili ahal izan genuke:
Nork edan dezan nik eman diezaiodan uretatik (hura) ez da inoiz ere egarrituko
Subjektua atzetik ezarri liteke:
Ez da inoiz ere egarrituko (hura) nork edan dezan nik eman diezaiodan uretatik
Kasu honetan NORK erabili beharrean eta erakuslea erabiltzen bada ZEINEK agertu ohi da gehiagotan:
Ez da inoiz ere egarrituko hura zeinek edan dezan nik eman diezaiodan uretatik
Azkenengo relativoa ere atzekoz aurreratu liteke honetara:
Ez da inoiz egarrituko hura zeinek edan dezan uretatik zein nik eman diezaiodan
Hobeki eman luke URETATIK ipini beharrean UR HARTATIK ezarriaz:
Ez da inoiz egarrituko hura zeinek edan dezan ur hartatik zein nik eman diezaiodan
Eta finitzeko' subjuktivoaren ordez futuroa erabilita:
Ez da inoiz egarrituko hura zeinek edango duen ur hartatik zein nik emango diodan
Grekerazko originalean:
ος (δ) αν πιη εκ του υδατος ου εγω δωσω αυτω ου μη διψηση εις τον αιωνα
EDAN aditza subjunktivoan dago eta EMAN aditza futuroan. Hau da:
(baina) nork ere edan baiteza uretik zein nik emango diodan ez da egarrituko sekulan
edota:
nork ere edan dezan uretik zein nik emango diodan ez da egarrituko sekulan
edota:
norknahi/nornahik edan dezan uretik zein nik emango diodan ez da egarrituko sekulan
Iruzkinak
Utzi iruzkina: