Ahots pasivoa

No profile photo Euskara Erkide Batua | 2007-01-04 00:21

AHOTS AKTIVOAn badakigu esaten, adibidez:

ikusten dut

ikusi dut

ikusiko dut

Hiru adibide hauetan ni naiz ikuslea, baina ni baldin banaiz ikusia bi posibilitate ditugu AHOTS PASIVOAn:

ikusten naiz = ikusia naiz

ikusi naiz = ikusia izan naiz

ikusiko naiz = ikusia izango naiz

Berdintza hauetarik lehena' manera klasikoa dugu eta bigarrena berriagoa. Dena dela, ez dira beti sinonimoak, zeren

ikusten naiz

ikusi naiz

ikusiko naiz

askotan AHOTS ERTAINA baita, non ni naizen ikuslea eta ikusia. Tipo honetakoak dira: garbitzen naiz, orrazten naiz, etc.

Ahots pasivoan subjektua subjektu pazientea da:

ikusten naiz = ikusia naiz

kasu honetan NI da subjektu pazientea. Lehenengo kasuan subjektu agentea Z deklinabide-atzizkiaren bidez adieraz daiteke eta bigarreneak K atzizkiaren bidez:

Zutaz ikusten naiz = Zuk ikusia naiz

ZUTAZ erabili beharrean ZUK erabil badezagu pasivotik aktivora iraganarazten dugu lehen forma:

Zuk ikusten nauzu

zeina bigarrenaren sinonimoa izan behar litzatekeen.

Zuk ikusten nauzu = Zuk ikusia naiz

Azkenik, (NI) ZUK IKUSIA NAIZ pasivotik aktivora iraganaraziko bagenu ZUK (NI) IKUSTEN NAUZU lortuko genuke.


Utzi iruzkina: