Adizki laburragoak II

No profile photo Euskara Erkide Batua | 2007-01-07 10:13

Aurreko mezuan OPTATIVOKO ONDORIOAn honako adizkiak ikusi ditugu:

nintzateke > nintzate

hintzateke > hintzate // zinateke > zinate

litzateke > lizate

ginateke > ginate

zinatekete > zinatete

lirateke > lirate

Hauekin batera badauzkagu ondoko adizki laburrak ere:

nintzake

hintzake // zinake

litzake

ginake

zinakete

lirake

Problema larrienak ZINATEKETE adizkiak sortarazten ditu. Batetik luzeegia da eta bestetik pedantekeriazko kutsua erantsi diote irakasleek berek.

Lehen Hezkuntza edo Bigarren Hezkuntzako ikasle batek bere ikaskideei normaltasunez mintzo zaielarik ZINATEKETE bat botatzen balu, irakaslearen bizkarrezurretik gora harridurazko zirrara igoko litzateke, bat ere dudarik gabe. Antza denez, ZINATEKETE bat bakarrik erabili ahal da eta justifikatuta dago aditzei buruzko ariketa ergel bezain alferreko' hutsuneak betetzekoak egiten direnean.

Gustatuko litzaidake gaur ZINATEKETE inozente bat erabiliko bazenute lagunen aurrean. Adibidez:

etorriko zinatekete

joango zinatekete

poztuko zinatekete

...

Bai, holakoren bat eta errepara iezaiozue, mesedez, interlokutorearengan eragiten duen reakzioari.

Saia zaitezte ahalik eta tonorik naturalena erabiltzen!

Eta gero hemen konta! Vale?

Adeitsuki

Josu Lavin


Utzi iruzkina: