Pasivotik aktivora
Aurreko mezuko adizkietan:
ikusten naiz = ikusia naiz
ikusi naiz = ikusia izan naiz
ikusiko naiz = ikusia izango naiz
agertzen den NAIZ forma neutroaren ordez TOKA, NOKA, ZUKA edo XUKAko forma' hari dagokiona erabil dezakegu. Ikus dezagun ZUKAn nola geratzen diren:
ikusten nauzu = ikusia nauzu
ikusi nauzu = ikusia izan nauzu
ikusiko nauzu = ikusia izango nauzu
Formak hauek ambiguoak dira. Adiera pasivoa daukate ZUKA ari bagara, eta adiera aktivoa baldin subjektua ZUK bada.
Berdintza horiek kolokan jartzen dira, zeren IKUSTEN NAUZU presente imperfektua baita eta IKUSIA NAUZU presente plusquamperfektua.
IZAN aditzaren orainaldia:
naiz, zara, da, gara, zarete, dira
kompara badezagu UKAN aditzaren orainaldiarekin:
dut, duzu, du, dugu, duzue, dute
irudituko zaigu ezen oso modu desberdinean konjugatzen direla aditz intransitivoak (NOR sailekoak) eta aditz transitivoak (NOR-NORK sailekoak).
Antzekotasunak ikusi ahal izateko komparatu behar genuke IZAN aditzaren orainaldia:
naiz, zara, da, gara, zarete, dira
UKAN aditzaren orainaldiko 3. persona' singularrekoarekin:
nau, zaitu, du, gaitu, zaituzte, ditu
zeinak subjektuaren arauera formaz aldatu ahal badira. Hona hemen pluraleko 3. personan:
naute, zaituzte, dute, gaituzte, zaituztete, dituzte
Singularreko 2. personan -TE bukaeraren ordez -K, -N, -ZU edo -XU ezar dezakegu subjektua eta objektua koinziditzen ez diren ber:
nauk, duk, gaituk, dituk
naun, dun, gaitun, ditun
nauzu, duzu, gaituzu, dituzu
nauxu, duxu, gaituxu, dituxu
Pluraleko 2. personan -ZUE bukaera ezartzen dugu:
nauzue, duzue, gaituzue, dituzue
Lehenengo persona' singularrekoan
haut, zaitut, xaitut, dut, zaituztet, ditut
eta pluraleko lehenengo personan:
haugu, zaitugu, xaitugu, dugu, zaituztegu, ditugu
Laburbilduz, UKAN aditza honela geratuko litzateke orainaldiko hirugarren personan:
nau, zaitu, du, gaitu, zaituzte, ditu
zeinetan subjektuari dagokion marka modifika daitekeen ondoko bukaeren bidez:
-T, -K, -N, -ZU, -XU, -GU, -ZUE, -TE
Zaudete ongi!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: