Kaienko
KAIENKO izenarekin ezagutzen dituzte nire ikasleek deklinabide-atzizki edota kasu-marken segida:
k i en ko
n ra rantz raino tik
gan gana ganantz ganaino gandik
z ekin
gatik tzat ik
Hau da: ka i en ko / ene ra rantz raino tik / gan gana ganantz ganaino gandik / zeta ekin / gatik tzat eta ik
Buruz ikasterakoan aurreko ra rantz raino r bigunaz ahoskatu behar dira.
Gaztelaniazko preposizioak buruz ikasten diren bezala euskarazko postposiziook ere berdin ikasi ahal dira.
Kaienko honetan ez dira agertzen guztiak. DANIK, DAINO, GAZ, RAT, BAITAN eta beste batzuk ere sartu litezke, baina orainarte ez dugu hori egin, aski dugulakoan.
Batzuek varianteak edo sinonimoak dituzte:
RA = RAT
RANTZ = RUNTZ
GANDIK = GANIK
GATIK = GAITIK
EKIN = GAZ
TZAT = TAKO
e.a.
TIK, GANDIK, GATIK eta IK atzizkiek TIKAN, GANDIKAN, GATIKAN eta IKAN forma indartuak edo enfatikoak dituzte.
Izan ontsa!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: