Kategoria: pianoa
Gaztetan irentsi egin nituen, lankide xelebre batek gomendatuta, Friedrich Hölderlin-en “Poemas de la locura” liburuko poemak. Eta, zer diren gauzak, oraintsu aurkitu berri dut liburu zahar hura, orduko edizio elebidun eta latzean. Irakurri ditut berriro duela hogeita hamar urte hainbeste gustatu zitzaizkidan olerkiak eta, aizue, zirkinik ere ez. Artean poema liluragarriak zirenek ez didate gaur egun ezer esaten. Misteiyubak! Baina kontua da liburuak hitzaurre luze eta sakona duela eta bertan aurkitu dut Uso Zuria kanta eta olerkari alemaniarraren arteko lotura. Höl...
"Esku biak moztuko balizkidate ere, luma hortzekin hartuko nuke, eta, guztiaren gainetik, musika idazten jarraituko nuke" "Heriotzari diogun beldurra giza emozioetan bortitzena izan daiteke. Batzuetan pentsatzen dut ez dagoela sentipen sakonagorik. Baina, ironikoki, beldur horren eraginpean sortzen ditugu gizakiok poesia, prosa eta musika; hau da, bizitzarekiko lotura sendotzen ahalegintzen gara" &n...
Edozein gauza entzun ahal izan duzue Keith Jarrett piano jotzaileari buruz: Pianoaren filosofoa deitu izan diote, maisuen maisua ere bai, entzulearengan ez duela pentsatzen, are gehiago, publikoa ez dela berarentzat esistitzen... Lizuna ere deitu izan dio zenbait txizepelek pianoan hartzen dituen jarrera eta oihuen tankera sexuala dela eta. Zakarra (*) dela ere entzungo zenuten, akaso. Keith Jarretek dio isiltasuna behar dugula geure burua aurkitzeko eta isiltasunetik abiatzen dela bera musika egiteko orduan. Keith Jarrett musikaren sekretuaren jabe da; berdin...
Badira gauza ugari gure bizitzan, muturren aurrean ditugunak, baina ez ditugunak ikusten. Egunen batean, zirkustantzia jakin batzuk bat egiten dute, eta gauza oharkabatuen presentziaz konturatzen gara. Horixe gertatu zait neri. Lagun bati esker, arreta jarri nion pianoaren soinuari. Zerbait berezia igarri nuen. Nolabait esateko, musikak inguratu egin ninduen, noten atximurkada goxoak sentitu nituen, musikak ozen xuxurlatu zuen nire belarrira… eta soinu hori behin eta berriz entuzten dut, aldi bakoitza, lehenengoa balitz bezela. Oporrak luze egiten zaizkit. Eguneroko errutinatik irte...
Piano baten gainean (III): “Dana emon behar jako maite dan horri”
Pianojole zaharra handitu egiten da –oraindik- azken akordea jo orduko, entzuleen txalo zaparrada entzuten duenean. Gaur ere hala izan da eta kamerinorantz daraman pasabidean, oihala behean jada, Bravo! eta Bravissimo!-ak entzuten jarraitzen du. Asetuta dago, kontzertua ederto atera zaio; bera izan da lehena horretaz ohartzen. Kamerinoko atearen ondora heltzean ikusi du: zain dauka andere heldu bat, soineko zabal eta beltz batez jantzia; saman dena perla, dena perfume; aurpegian dena margo, dena irribarre zabal zuri. Eta begiradan dena mirespen. Sarrerako mutikoari eskupeko ederra emanda l...
Jazzalea bazara, seguru hamaikatxo aldiz entzun duzula Horace Silver-en Nica’s dream. Bertsioak ere asko topatuko dituzu hortik zehar eta Real Book-en ere hortxe duzu. Egun batean, baina, galdetzen diozu zeure buruari: Nor da, nor zen Nica hori? Nicanor? Nicasio? Nica, Panonnica Koenigswarter baronesa zen, Lord Rothschilden alaba. Munduko diru guztiaren jabe, garai hartako jet society-aren luxuzko bizimodu hutsean geratzeko jaioa zirudien. Bere izenaren orijinaltasunak, baina, beste bide batzuetatik eraman zuen. Izena. Entzun duzue inoiz Pannonica izena? Lord Rothschild tximeleta ehiztari...
Ludwig Van Beethovenen piano pieza famatuenetakoa izango da seguruenera “Elisarentzat” edo Pour Elise, gaur egun gusturik gabeko jendearen segapotoetan ere entzun daitekeen berbera. Pentsa dezakegu, erromantikoak izaki, musikari gorraren maitasun platoniko eskuraezina zela Elisa edo bere emaztea, ama, arreba... eta berarentzat idatzi zuela Pour Elise. Ez. Elisarik ez zen esistitu. Ez zen Elisa, Teresa zen, Teresa Malffati. Zergatik idatzi zuen orduan Ludwigek Pour Elise eskaintza moduan? Teresa Beethovenen ikaslea zen eta musikaria erraietaraino zegoen maiteminduta berarekin. Maitasunaren...
ta-ta-ta eta pianoa.