Nire Behorrak

jonuriondo 1456149226205 Uriondo | 2009-04-24 11:56

Hauek dira nire behorrak, totalean, hiru behor, bi zaldikume eta poni bat. Behorrik nagusiena 17 urte ditu ( bere izena Gorri da ), hurrengoak 10 urte ( bere izena Zuri da )  eta behorrik txikiena 4 urte ditu. Behorririk nagusienek zaldikume bat dute. Behorrak Orozkoko auzo batean daude, Bizkaian. Auzo hori Jauregia auzoa da eta auzo hori hainbat zelaiz eta hainbat etxez osatuta dago. auzo hori Ibarra bidean dago.  


Blai

valium 1456153572202 Valium | 2008-04-07 17:15

Euria. Horrela definituko nuke aurtengo aste santuko oporrak. Aurten berehala heldu egin dira martxoan, eta planik gabe arrapatu didate, gainera klimak ez du asko lagundo. Hala ere, ondo pasatu dugu etxetik etxez. Beno lehen astean, gurazoei sin egin bezala beraiekin pasatu nituen lehenengo egunak. Dena den, azken boladan ez dut etxetik asko pasatzen, hori dela eta ondo iruditu zait gurazo eta senide tartean jai hauek pasatzea. Gainera nire familiak oso gertuki bizi egiten ditu jai hauek, eta aitonaren 78. urtebetezearekin kontziditu du. Beraz, denok amamaren etxera jo genuen urtebetezea o...


ni neu

itzi4 1456148080919 ...zarena zarelako... | 2008-02-21 08:31

Egunoooon!!!!Bueno hau da hemen idazteten lehenengo aldiya ta bueno enekinez ze argazki jarri nere herriko argazki bat jartzet, Oriyoko argazki politt bat!!! Aber hemendik aurrea hemen idazteten... Ondo izan....


Martin Artola

martinartola 1456151303282 Martin Artola | 2008-01-24 19:29

Nire Blogak: Etorkizuneko jokalariak Jokoak


      Sarritan, kalean ikusten duzun ezerk zure jakinmina pizten du. Pertsona batzuen begiradak, jokamoldeak, zerbait esaten dizu, eta beren istorioari buruzko ideia bat izatea gustatuko litzaizuke; gustatuko litzaizuke beregana lotsati hurbildu eta zer moduz dagoen galdetzea, edo zergatik egiten duen hura ala bestea. Normalean, emakume ederrekin gertatzen zait hori; ados egongo zaretelakoan nago. Hala ere, lerro hauetara dakardan kuriositate horrek sexuarekin erlazio gutxi du. Bat ere ez.       Aurkeztu nahi dizuedan pertsona hau aitona za...


Zorionak amama!

saras2 1456152651600 berbak dantzan | 2007-02-09 18:32

Gaur urteak betetzen dituzu amama! Gogoratu naiz.Teknologia berriak zauden lekura helduko balira... gaitzerdi. Urteek ez dutela zure argia itzaldu esan nahi nizun. Oso present zaudetela. Laztan bat zure ez dakit zenbagarren urtebetetzean. Beste muxu bat aitxitxari! Eta egin ezazue dantza egun polit hau ospatzeko, elkar ezagutu zenuten erromeria hartan egin zenuten bezala.


Zer idatzi ez nekiela  nebilen. Alperkeriak jota. Gabriel García Márquez idazle handiak gaixo zegoela bere lagunei bidalitako karta aurkitu dut orduan. Urteetan zehar pilatutako hainbat objekturekin nuen gordeta, Partagas habanoen egurrezko kaxan. Ez dakit benetan berak idatzitakoa den ala ez, baina ez da batere testu itxusia. Beharbada, irakurrita izango duzue jada, interneten zehar ibili baitzen bere garaian. Hala ez bada, gomendatzen dizuet. "Si por un instante Dios se olvidara de que soy una marioneta de trapo y me regalara un trozo de vida, posiblemente no diría todo lo que pienso...


Abendu hasiera bazen Suediara joan ginenean. Bufanda eta galtzerdi beroak maletan hartu eta 6 bat egunerako joan ginen Joko, Yanguas eta hirurok Goteborgera. Lagunari bisitan, jakina. Izango da bidaia hartako gora beherak kontatzeko unerik gero ere. Gaurkoan lerro hauetara dakarkidana bidaia zoragarri harren bueltan jazo zen. Ryananair etxearekin ginen Goteborgetik Madrilera joatekoak. Hegazkinera sartu aurretik, iparraldeko euri zakarrak agurtzen gintuela, erabaki genuen larrialdi irteerako atearen parean jarriko ginela (hanka luzeentzako paradisua, hegazkin batean). Ilaran aurrenetakoak ...


Unibertsitatean izaten diren egun antzu horietako bat zen hura. Youtubeatu ondorengo buruko pisutasun karakteristiko horrekin nenbilen klaustroan, intentzio jakinik gabe. Orduan, nire egoera berdintsuan zegoen lagun batek sakonki markatu ninduen albiste bat eman zidan. -Hi, kakofobo zikin hori! -Ze ostia dek hoi? -Hirea bezelako aurpegi itsusiei begiratzea galarazten duen gaixotasuna. … Elkarrizketa luzea izan genuen, eta gaur berriro etorri zait burura. Existitzen ote da halakorik? Wikipedian sartu eta, bingo!, Cacofobia sartuta zerbait ateratzen duk! Perturbatu hark arrazoi izango zian. B...


The return

3
opusnigrum 1456151998510 opus nigrum | 2007-01-22 18:03

Bueno, bueno… Bekatariak konfesatu behar izaten dira, eta ni konfesatu beharrean nago. Aste asko izan dira, gehiegi, tarte honetan bizi seinalerik eman ez dudala. Nolabait justifikatze aldera, aitortu behar dut Cardozo gaztea gurera ez zetorrela jakin nuenean hasi zela dena. Arritmia bortitz bat jasan nuen, gorputza dardarka jarri zitzaidan eta Fuentesen izena hamaika aldiz madarikatu nuen. Orain, ordea, gainditua dut trauma latz hori, bizipoza berreskuratu dut. Bai, iritsi da opus nigrumeko hautsak berriz harrotzeko ordua. Baten bat suziriak jaurtitzen ariko da une honetan bertan, Ama Bir...


Plaza hutsik

8
opusnigrum 1456151998510 opus nigrum | 2006-11-09 17:50

Globalizazioa omen bizitzea tokatu zaigun garai honen izena. Izena eta izana, globaltasun horren atzaparrak gero eta gune gehiagotara iristen baitira: gure erropetatik hasi eta harremanetan jartzeko erabiltzen ditugun baliabideetaraino, denak darama globaltasunaren zigilua. Elkarrengandik gero eta urrunago bizi gara, garraiobide modernoak globalizazioaren tresna ugarietako bat baitira. Egia esan, globalizazioaz hitz egitea ez dut batere atsegin, baina egin beharrean nago, lagunak urruntzen ari baitzaizkit. Batzuk Bartzelonara, besteak Goteborgera (Suezia), bakoitza bere bidea urratzen hasi ...


Amildegirantz

16
opusnigrum 1456151998510 opus nigrum | 2006-11-01 01:32

Unibertsitateko leihotik ikusten da, elizaren kanpandorrearen parean, mendian. Baserri bat da, Euskal Herrian sakabanatuta dauden besteen antzekoa. Ez da berezia. Ez du arkupe eder eta dotorerik. Ezta balkoi zabalik, ezta dorretxerik. Karez margotutako baserri teilatu-gorria da, denak bezalakoa. Zurruna, baina barrua biziz betea duena. Ez dut ezagutzen, ez nahiz inoiz bertara joan, eta ez ditut bertan bizi direnak ezagutzen. Hala ere, triste jarri nahiz baserri hori ikustean. Orain pare bat urte zelai zabalez inguratua zegoen, harizti eta pinudiz zipriztindua, herri guztia goi alde ho...


Huhezi. 18:00ak puntuan. Ze ostia egiten diat nik hemen! Nire nahi eta gogoak etxera joateko esaten dit. Sofan eseri, Aurum merke eta beti agradezitua ireki eta tranpadun azken zigarrokina egin (hori ere amaitu egiten duk). Bai jauna, ederki bizi nauk! …Baina, gizakiok badugu egin nahi duguna ez egitera eramaten gaituen zerbait, gure buruak torturatzera eramaten gaituen zerbait. Edo norbait. Nire kasuan, Aitortxo Sokrateseta (edo, indezent) eta Patxi Platondegi.   Pertsonak baina gehiago, kontzeptuak dira Aitortxo eta Patxi. Asmakizunak, hezur-haragizko bi pertsonen alterazioak. Denok ...


Hauts artean

5
opusnigrum 1456151998510 opus nigrum | 2006-10-18 23:06

Mobileko alarmak esnatu nau berriz ere. Goizegi, berriz ere, ametsen erreinu gozotik ihes egiteko. “Bost minutu gehiago”, pentsatu dut, nahiz jakin ordu bete barru arte bertan geratzeko arriskua dagoela. Ordu bete beranduago, ohetik altxa eta bete beharreko protokolo higienikoaren ondoren, beheko tabernara jaitsi naiz. Gustatzen zait tabernetan gosaltzea. Marca, kafesnea eta patxada, patxada izugarria. Mendira osteratxo labur bat egin dut segidan. Baina, Eskoriatza da hau, eta Eibar-Gasteiz autobideko lanek guztiz desitxuratu dute inguruko paisaia ederra. Mendiak burusoil daude, han hemen ...


Sasi-jakintsuei

3
opusnigrum 1456151998510 opus nigrum | 2006-10-17 06:19

Irratigintzako klasean hago. Nola ez, aspertuta, eta errotulagailu gabe. Eta, hara non, ezer ez dioenari potroak ikutzea erabakitzen duk. Txurrodun narrats hori duk alboan, bere burmuin perbertso eta guzti. Potroak ikutu behar, eta hitz jario zentzugabe bat botatzea erabakitzen duk, ezizen absurdu batzuen babespean. Txurrodunaren irribarre maltzurrak hire desioa areagotu besterik ez dik egiten. Testuek (biek), ez dute analisi sakonik behar: filosofiako klaseetako kutsua nabaria da, aurreko klasean erne egon haizen seinale. Sarasuari aurka egitea atsegin duk, baina bere jarioa barru-barrura...


opus nigrum

3
opusnigrum 1456151998510 opus nigrum | 2006-10-12 06:11

testu hau proba bat da


Nire eragina 0

1
irotzabal 1456147964488 Beni.Kom | 2006-03-17 13:57

Gorka Juliok sortutako Bloginfluence tresna erabiltzen hasi naiz froga moduan, blogen gauza hauetan gauza ezberdinekin probatzen ibiltzeko. Hor utziko dut, ideia ona iruditzen zait eta. Hemen sortzailearen esplikazioa. Hala ere oraingoz nire eragina zero patatero! [0] je, je...


Azken iruzkinak