Hauts artean
Mobileko alarmak esnatu nau berriz ere. Goizegi, berriz ere, ametsen erreinu gozotik ihes egiteko. “Bost minutu gehiago”, pentsatu dut, nahiz jakin ordu bete barru arte bertan geratzeko arriskua dagoela.
Ordu bete beranduago, ohetik altxa eta bete beharreko protokolo higienikoaren ondoren, beheko tabernara jaitsi naiz. Gustatzen zait tabernetan gosaltzea. Marca, kafesnea eta patxada, patxada izugarria. Mendira osteratxo labur bat egin dut segidan. Baina, Eskoriatza da hau, eta Eibar-Gasteiz autobideko lanek guztiz desitxuratu dute inguruko paisaia ederra. Mendiak burusoil daude, han hemen pinu bakan batzuk baina ez dira ikusten. Lokatzaren marroia nagusi da, berdearen gainetik, eta kamiotzarrek altxatzen duten hautsak dena lausotzen du.
Herrira itzultzea erabaki dut, helmuga jakinik gabe. Halako batean, behe-lainoa dirudien zerbaitek iluntasunean utzi nau. Ez da ezer ikusten, zuritasun ilun bat besterik ez. Beste kafe bat hartu beharko, esnatzeko! Terek txantxa artean prestatu dit. Oraingoan, Gara alboan, naiz Terek irakurtzen utzi ez. Eta, tabernako leihotik, zuritasun hori ikusi dut berriro.
-Ke es eso, Tere?
-Eso, una avalantxa, no te jode! Estan etxando la kasa de enfrente.
-Y, ke van a azer, Tere?
-Hay, mas kasas!
“Mas” hori azpimarratu behar nuke, Eskoitzan adreiluaren negozioen jabeak jo eta su dabiltza eta. Nik uste, soinua ateratzeko behar handia dagoela herri honetan: Kutxaren lokala, behera; estanko zaharra, behera; etxe bat amaitzerako, bestea gora. Eta, bestela, ba zaborrontzi subterraneoak jartzen dituzte! “Ni en la Gran Mantzana, oiga!”.
Leihotik begira jarri naiz berriz ere. Kafearen subidoia jaisteko, porroxka bat. Ramon azaldu da, eta berak lagunduko dit, ziur.
Leihotik begira jarri naiz berriz ere, eta herriko jubilatuak obrei begira egotera bultzatzen dituen inpultsu bera sentitu dut. Han egon naiz, bost bat minutu, hauts artean murgilduta, burdinezko atzapar erraldoiaren lanari jarraituz. Zera bururatu zait: bota bezala, altxa ere laster egingo ditek, eta inor ez duk gogoratuko etxe puta honetaz. Ni bai, ni gogoratuko nauk ba, beti eramango diat bihotzean hojaldrezko hormak dituen etxe hau! Orain, ordea, bestela pentsatzen dut: bihotzean ez dakit, baina biriketan eramango diat. Irentsi dudan hauts kopuruarekin, bihar ez duk giro izango!
Iruzkinak
Joxe Aranzabal 2006-10-19 03:52 #1
Aupa, Txomin! Honek oso itxura ona du. Baduzu sormena eta badakizu nola esan gauzak. Zorionak! Noizko zure iritzia bost blogen gainean? Animo!<br />
Josu 2006-10-19 06:50 #2
Joxeren hitzak neure egiten ditut (zoriontzearen zatia), blogen inguruko lana egiteko presioa bere izenean bakarrik). Segi, segi idazten!<br />
indezent 2006-10-20 01:41 #3
...ez dek biriketan eramango deken bakarra izango, bestela galdetu hire mobilari...
Aitortxo Sokrateseta 2006-10-27 22:58 #4
<p>Ematen duenez, blog hau bere harri-garaian zena izatera itzuli da. Blogaren fucker-masterrak hitz egiteari uzti dio sakakortxos moduan gure jakintza nahia berpiztu eta hitz egiten, beraz, pentsatzen, beraz bizitzen hasi gaitezen. Hala ere, jarrera hau alperkeriarekin nahasten ari delakoan nago. Norberaren blogak ez du ezertarako balio eta ez da bat ere entretenigarria besteen blogak martxan ez badaude. Horregatik, Moittu hai hostia!! ta idatzizak zerbait!</p>
<p>Hire espiritualitatearen neskatxa mardularen beso-azpiko ileak usaia botatzen hasiak dira. Botaiozu idazteak ematen duen desodorante bitala.</p>
indezent 2006-10-30 22:24 #5
...zzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzz...
Utzi iruzkina: