Lan hau Vancouber Film School-eko ikasle batek egina da. Ez dut ezer gehiago gehituko. Ikusi eta gozatu. Gogoko baduzue, albo-zutabean dagoen estekaren bidez eskola horretan eginiko makina bat lan ikus ditzakezue. Oso gomendagarria!
Sarritan, kalean ikusten duzun ezerk zure jakinmina pizten du. Pertsona batzuen begiradak, jokamoldeak, zerbait esaten dizu, eta beren istorioari buruzko ideia bat izatea gustatuko litzaizuke; gustatuko litzaizuke beregana lotsati hurbildu eta zer moduz dagoen galdetzea, edo zergatik egiten duen hura ala bestea. Normalean, emakume ederrekin gertatzen zait hori; ados egongo zaretelakoan nago. Hala ere, lerro hauetara dakardan kuriositate horrek sexuarekin erlazio gutxi du. Bat ere ez. Aurkeztu nahi dizuedan pertsona hau aitona za...
Hainbat blogetan SGAEren aurkako kanpaina bat abiarazi dugu. Lapur horiek gure dirua merezi ez dutelako. Ume honen haserrea nire egiten dut (neurri bateraino), Ramonzin and konpañiren aurka. Hona hemen beste blogen loturak. ezkerpareta, pol_emika eta the indezents Ke niño más salao!
Bihotzeko taldearekin ilusio handirik ez dugu azken aldian: bigarren mailaren hatsa inoiz baino gertuago dugu. Hala ere, edo horregatik, blog honetan tarte berri bat zabaltzea erabaki dut: jokalari historikoena, hain zuzen. Tarteka, futbolari duen zentzu guztia eman zien jokalariak ekarriko ditut blogera. Eta, tarteari ekiteko, Zico futbolariaren magia erakustaldiaz gozatu!
Zer idatzi ez nekiela nebilen. Alperkeriak jota. Gabriel García Márquez idazle handiak gaixo zegoela bere lagunei bidalitako karta aurkitu dut orduan. Urteetan zehar pilatutako hainbat objekturekin nuen gordeta, Partagas habanoen egurrezko kaxan. Ez dakit benetan berak idatzitakoa den ala ez, baina ez da batere testu itxusia. Beharbada, irakurrita izango duzue jada, interneten zehar ibili baitzen bere garaian. Hala ez bada, gomendatzen dizuet. "Si por un instante Dios se olvidara de que soy una marioneta de trapo y me regalara un trozo de vida, posiblemente no diría todo lo que pienso...
Abendu hasiera bazen Suediara joan ginenean. Bufanda eta galtzerdi beroak maletan hartu eta 6 bat egunerako joan ginen Joko, Yanguas eta hirurok Goteborgera. Lagunari bisitan, jakina. Izango da bidaia hartako gora beherak kontatzeko unerik gero ere. Gaurkoan lerro hauetara dakarkidana bidaia zoragarri harren bueltan jazo zen. Ryananair etxearekin ginen Goteborgetik Madrilera joatekoak. Hegazkinera sartu aurretik, iparraldeko euri zakarrak agurtzen gintuela, erabaki genuen larrialdi irteerako atearen parean jarriko ginela (hanka luzeentzako paradisua, hegazkin batean). Ilaran aurrenetakoak ...
Unibertsitatean izaten diren egun antzu horietako bat zen hura. Youtubeatu ondorengo buruko pisutasun karakteristiko horrekin nenbilen klaustroan, intentzio jakinik gabe. Orduan, nire egoera berdintsuan zegoen lagun batek sakonki markatu ninduen albiste bat eman zidan. -Hi, kakofobo zikin hori! -Ze ostia dek hoi? -Hirea bezelako aurpegi itsusiei begiratzea galarazten duen gaixotasuna. … Elkarrizketa luzea izan genuen, eta gaur berriro etorri zait burura. Existitzen ote da halakorik? Wikipedian sartu eta, bingo!, Cacofobia sartuta zerbait ateratzen duk! Perturbatu hark arrazoi izango zian. B...
Bueno, bueno… Bekatariak konfesatu behar izaten dira, eta ni konfesatu beharrean nago. Aste asko izan dira, gehiegi, tarte honetan bizi seinalerik eman ez dudala. Nolabait justifikatze aldera, aitortu behar dut Cardozo gaztea gurera ez zetorrela jakin nuenean hasi zela dena. Arritmia bortitz bat jasan nuen, gorputza dardarka jarri zitzaidan eta Fuentesen izena hamaika aldiz madarikatu nuen. Orain, ordea, gainditua dut trauma latz hori, bizipoza berreskuratu dut. Bai, iritsi da opus nigrumeko hautsak berriz harrotzeko ordua. Baten bat suziriak jaurtitzen ariko da une honetan bertan, Ama Bir...
Bideo honetan Realak fitxatu nahi omen duen jokalari paraguyarraren gol edder dat ikus daiteke. Argentinako Newellsen dabil, eta gol dezente egin ditu 1.93 neurtzen duen aurrelari honek. Darkoren momentua ikusita eta Skouboren arrautz ukiketa lotsagabea kontutan hartuta, ez du fitxaje txarra ematen. Tordo, pa´ti!!
Izugarria! Oilo-ipurdia jarri zitzaidan ikusi nuen lehen aldian. Bertan Besiktas talde turkiarreko jarraitzaileak ikusi daitezke, partidu baten aurretik, estadioan. Giroa deskribatzeko ez dago hitzik.
Opus nigrum blog ireki bat da, bai gai aldetik, bai parte hartzeari begira. Gune hau interesgarri iruditzen zaidan edozein gai edo zentzugabekeria azaltzeko txokoa da.