Globalizazioa omen bizitzea tokatu zaigun garai honen izena. Izena eta izana, globaltasun horren atzaparrak gero eta gune gehiagotara iristen baitira: gure erropetatik hasi eta harremanetan jartzeko erabiltzen ditugun baliabideetaraino, denak darama globaltasunaren zigilua. Elkarrengandik gero eta urrunago bizi gara, garraiobide modernoak globalizazioaren tresna ugarietako bat baitira. Egia esan, globalizazioaz hitz egitea ez dut batere atsegin, baina egin beharrean nago, lagunak urruntzen ari baitzaizkit. Batzuk Bartzelonara, besteak Goteborgera (Suezia), bakoitza bere bidea urratzen hasi ...
Unibertsitateko leihotik ikusten da, elizaren kanpandorrearen parean, mendian. Baserri bat da, Euskal Herrian sakabanatuta dauden besteen antzekoa. Ez da berezia. Ez du arkupe eder eta dotorerik. Ezta balkoi zabalik, ezta dorretxerik. Karez margotutako baserri teilatu-gorria da, denak bezalakoa. Zurruna, baina barrua biziz betea duena. Ez dut ezagutzen, ez nahiz inoiz bertara joan, eta ez ditut bertan bizi direnak ezagutzen. Hala ere, triste jarri nahiz baserri hori ikustean. Orain pare bat urte zelai zabalez inguratua zegoen, harizti eta pinudiz zipriztindua, herri guztia goi alde ho...
Huhezi. 18:00ak puntuan. Ze ostia egiten diat nik hemen! Nire nahi eta gogoak etxera joateko esaten dit. Sofan eseri, Aurum merke eta beti agradezitua ireki eta tranpadun azken zigarrokina egin (hori ere amaitu egiten duk). Bai jauna, ederki bizi nauk! …Baina, gizakiok badugu egin nahi duguna ez egitera eramaten gaituen zerbait, gure buruak torturatzera eramaten gaituen zerbait. Edo norbait. Nire kasuan, Aitortxo Sokrateseta (edo, indezent) eta Patxi Platondegi. Pertsonak baina gehiago, kontzeptuak dira Aitortxo eta Patxi. Asmakizunak, hezur-haragizko bi pertsonen alterazioak. Denok ...
Mobileko alarmak esnatu nau berriz ere. Goizegi, berriz ere, ametsen erreinu gozotik ihes egiteko. “Bost minutu gehiago”, pentsatu dut, nahiz jakin ordu bete barru arte bertan geratzeko arriskua dagoela. Ordu bete beranduago, ohetik altxa eta bete beharreko protokolo higienikoaren ondoren, beheko tabernara jaitsi naiz. Gustatzen zait tabernetan gosaltzea. Marca, kafesnea eta patxada, patxada izugarria. Mendira osteratxo labur bat egin dut segidan. Baina, Eskoriatza da hau, eta Eibar-Gasteiz autobideko lanek guztiz desitxuratu dute inguruko paisaia ederra. Mendiak burusoil daude, han hemen ...
Irratigintzako klasean hago. Nola ez, aspertuta, eta errotulagailu gabe. Eta, hara non, ezer ez dioenari potroak ikutzea erabakitzen duk. Txurrodun narrats hori duk alboan, bere burmuin perbertso eta guzti. Potroak ikutu behar, eta hitz jario zentzugabe bat botatzea erabakitzen duk, ezizen absurdu batzuen babespean. Txurrodunaren irribarre maltzurrak hire desioa areagotu besterik ez dik egiten. Testuek (biek), ez dute analisi sakonik behar: filosofiako klaseetako kutsua nabaria da, aurreko klasean erne egon haizen seinale. Sarasuari aurka egitea atsegin duk, baina bere jarioa barru-barrura...
testu hau proba bat da
Opus nigrum blog ireki bat da, bai gai aldetik, bai parte hartzeari begira. Gune hau interesgarri iruditzen zaidan edozein gai edo zentzugabekeria azaltzeko txokoa da.