Ducados-ak autobusaren zai
Sarritan, kalean ikusten duzun ezerk zure jakinmina pizten du. Pertsona batzuen begiradak, jokamoldeak, zerbait esaten dizu, eta beren istorioari buruzko ideia bat izatea gustatuko litzaizuke; gustatuko litzaizuke beregana lotsati hurbildu eta zer moduz dagoen galdetzea, edo zergatik egiten duen hura ala bestea. Normalean, emakume ederrekin gertatzen zait hori; ados egongo zaretelakoan nago. Hala ere, lerro hauetara dakardan kuriositate horrek sexuarekin erlazio gutxi du. Bat ere ez.
Aurkeztu nahi dizuedan pertsona hau aitona zahar bat da, zaharra baita. Unibertsitatetik etxera noanean, edo beste ezertarako herrian bueltaka nabilenean, askotan ikusten dut aitona hori, bere izena jakin ez arren Bernardo deituko diodan aitona hori. Beste edozein egoeratan Bernardo bezalako pertsona batek ez zukeen nire atentzioa deituko, baina Bernardok guztiz harrituta naukan jokabide bat du : gau eta egun, herriko autobus geltokian egoten da eserita. Bere betiko aulkiaren ertzean eserita. Bere betiko arropekin. Eta, batez ere, bere betiko Ducados-a ahoan.
Xelebre xamarra da gorpuzkeraz Bernardo. Ile zuri nahasiak, bere buruan lotsati, txikitero aurpegi biribil bati ematen hasiera. Jainkoak ez du aurpegi erakargarri batekin saritu Bernardo. Txikiteroarena da, alajaina, mutur gorrizta hori. Hori, eta kupela; kupel zoriontsua du aitonak, jatetik eta txurrutetik ondo zaildutakoa. Hanka motza dela esatea urrutiegi joatea izango da, beharbada, baina ez dut gezurrik esango. Gizon xinpatikoa, beraz.
Bere jokamoldera itzuliz, perretxikuak zuhaitzean nola halaxe egoten da Bernardo bere kokapen estrategikoan. 20 bat segunduro eztul zantar bat egiten du gajoak, zigarroa erretzen duen bitartean, noski. Ahaztu egin baitzait esatea beti duela bizioa ezpain artean. Eztul zikinik bada, berea da, ziur.Gehiegi erre duenaren eztula da. Gogoa ematen dit zigarroa hartu eta errekara botatzeko. Ba ote du etxerik aitona honek?
Hainbat zalantza lehengoan uxatu zitzaizkidan. Herri sarreran dagoen zaharren egoitza moduko batean ikusi nuen, babesean eserita, hor ere. Hori da bere eguneroko dinamika: esnatu-eseri, eseri-eseriā¦ Eta pena sentitu nuen, zeinen bakarrik zegoen ikusita. Beti autobusari itxaroten, noizbait azken autobusa hartzea tokatzen zaion arte.
Bernardo buruan nuela, ikusi egin nuen hurrengo egunean, eta beste modu batera ikusi nuen aitona. Bai, betiko tokian zegoen, betiko zigarroarekin; baina, konturatu nintzen barre bezala egiten zidala, denoi barre egiten zigula, bere tronutik pasatzen ikusten zuen guztia ulertzen zuela. Aspaldi konturatu zela bizitza joko bat dela, eta bertatik presaka igarotzen diren guztien ardurak tentelkeriak besterik ez direla. Eta, nahiz eta bizioarengatik gero eta okerrago egon, nahiz bere eztula gero eta ugariagoa izan, berdin dio, onartua duelako lehenago edo beranduago hil egingo dela. Bizitzari barre egiten dio, guri egiten digun bezala eta heriotzari ere egiten dion bezala.
Iruzkinak
indezent 2007-02-12 13:00 #1
Ederra. Ez gara gaizki egongo adin horrekin autobusari itxaron eta itxaron bagabiltz. Nik oraingoz, gaur egungoak hartzearekin nahikoa lan badut batzuk galduak ditugu dagoeneko eta
Pol Emika 2007-02-12 16:09 #2
<p>Bakoitzak nahi duena egiten du bere biziarekin eta hori errespetatu egin behar da, beraz, Bernardoren nahia hori bada aurrera! Bejon deiala Bernardo! Nik, ordea, ez nuke nahi Bernardo bezala pasiboki bizi nahi; nik ez dut nahi autobusei itxaroten bizi nahi, batez ere, ez dut asmorik azken autobusaren zain egoteko. Bizitza bizitzeko dela pentstazen dut, eta ez kontenplantzeko. Nik zahartzaro aktiboa eduki nahiko nuke eta azken autobusaren zain egon ordez, autobusak berak etorri behar izatea nire bila.</p>
<p> </p>
indezent 2007-02-16 11:38 #3
egunen batean etiketena nola doan azaldu beharko dizut
pepa 2007-05-29 12:47 #4
kuydtklysdkjfhsadhflsahdffffffdj
otxando 2007-05-29 12:53 #5
kristina oso wapa da!!!!!
Utzi iruzkina: