Aitortxo, Patxi eta ni.
Huhezi. 18:00ak puntuan. Ze ostia egiten diat nik hemen! Nire nahi eta gogoak etxera joateko esaten dit. Sofan eseri, Aurum merke eta beti agradezitua ireki eta tranpadun azken zigarrokina egin (hori ere amaitu egiten duk). Bai jauna, ederki bizi nauk! …Baina, gizakiok badugu egin nahi duguna ez egitera eramaten gaituen zerbait, gure buruak torturatzera eramaten gaituen zerbait. Edo norbait. Nire kasuan, Aitortxo Sokrateseta (edo, indezent) eta Patxi Platondegi.
Pertsonak baina gehiago, kontzeptuak dira Aitortxo eta Patxi. Asmakizunak, hezur-haragizko bi pertsonen alterazioak. Denok nahi izaten dugu gure pertsonaia alboratu, besteekiko ditugun harremanak aldatu edo irauli… eta guk esango ez genituzkeenak esango dituen babesleku bat izan. Gustatzen zaigu, eta asko, mozorrotzea, garena ez izatea, edo benetan garena izatea. Hau da, behar dugu, noizean behin, besteek gugan duten kontzeptu horretatik aldentzea, gizarteak asignatu digun papeleta hori lurperatzea.
Ez da gustatzen zaigula bakarrik: behar dugu, inolako oztoporik gabe gure burutazioak botatzeko tarte bat. Sasi-irakasle batek zuzenduko ez dizkigun testuak idazteko tarte bat ere behar dugu. Hemen, barkatu, emen, ez dizkiogu inori kontuak eskatu behar, eta Aitortxo eta Patxi horren denaren adierazgarri dira. Nahi dutena esaten dute, nahiz zentzurik ez izan, nahiz humanitateari inolako aportaziorik ez egin.
Horregatik denagatik, ez nago ados esaten dutenekin Internet gezurtien sare bat besterik ez dela. Nik, ( eta uste dut Aitortxo eta Patxi ere bat datozela) beste modu batera ulertzen dut amaraun puta hau: nahi dudana esateko tarte bat, Egia eta Gezurra existitzen ez diren zurrunbilo amaigabe bat. Egia eta Gezurra paperaren formatuan geratu ziren. Emen, ezeok holakorik. Horregatik, gaur au idatziko dut, baina bihar agian Champions Leagueko kronika egingo dut, eta etzi Patxi Platondegiren gorotza goraipatuko dut, bere propietate kuratiboengatik. Horregatik, gaur testu hau idatziko dut, eta bihar agian ez dut ezer idatziko, eta Aitortxori porkulo emango diot bere zzzzzzzzzzzzzzzzzzzz eta guzti!
Iruzkinak
Aitortxo Sokrateseta 2006-10-31 21:25 #1
Zure agretsibitateak zure buruarekin gustora ez zaudela nabarmentzen du. Saiatu zure bihotzaren musikarekin dantza egiten eta zure irudimenaren hegoekin hega egiten, zoriontzuago izango zara eta bide batez, ez nauzu porkulo hartzera bidaliko.
Utzi iruzkina: