Sasi-jakintsuei

opusnigrum 1456151998510 opus nigrum | 2006-10-17 06:19
3

Irratigintzako klasean hago. Nola ez, aspertuta, eta errotulagailu gabe. Eta, hara non, ezer ez dioenari potroak ikutzea erabakitzen duk. Txurrodun narrats hori duk alboan, bere burmuin perbertso eta guzti. Potroak ikutu behar, eta hitz jario zentzugabe bat botatzea erabakitzen duk, ezizen absurdu batzuen babespean. Txurrodunaren irribarre maltzurrak hire desioa areagotu besterik ez dik egiten.

Testuek (biek), ez dute analisi sakonik behar: filosofiako klaseetako kutsua nabaria da, aurreko klasean erne egon haizen seinale. Sarasuari aurka egitea atsegin duk, baina bere jarioa barru-barruraino sartu zaik. Atsegin duk mahai gainean eseritzen den momento hori, bere buruko zurrunbilo horretan murgiltzen denean (eta irteerarik aurkitzen ez duenean). Txurrodun narratsak, bere aldetik, bigarren testua idazten du. Antzerako parecido. Imaginazioa duela esateko lotsarik ez du. Ideien guda dantza omen bere tartea, musikaren bidez gure ignorantzia salatzeko beti prest. Txurrodun narratsari gustatzen zaio rollo hori. Hala ere, zerbait onartu behar honi ere: powerpointari zuku gehien ateratzen dion gizakia da.

Kontuak kontu, mutil jatorrak dira, maliziarik gabekoak. Beren burutazioak jarraitu nahi badituzue, loturetatik beren blogak bisitatu ditzakezue: the indezents eta ezkerpareta.   

 

indezent

indezent 2006-10-17 21:41 #1

...nik nahiago espiritualitatearen neskatxa mardulari beso-azpiko ileak ikusi...

patxi platontegi

patxi platontegi 2006-10-18 05:38 #2

<p>ateko zirrikitutik begiratuz gero, zerbait nabaritzen dut besoetako ileen azpiko zainetan zehar. zeru zati txiki batek esaten dit dagoeneko iluntzekotan dagoela eta zalantzan dagoela euria bota edo ez. nik esan diot mesedez eusteko pixkat bestela busti egingo naizela etxerako bide malenkoniatsu eta goibelean. auto argi, azera busti eta irristakor edo tabernetako musikak esaten didate eskoriatzan nagoela, eta klasetik atera naizela(ordu bete bizkorrago agian, 7ak puntuan agian...), eta naiz eta nik nahi ez, konturatu gabe etxera naramatela oinek beste plan hoberik izan ez dudalako, eta etxean telebista piztuko dudala, eta zerbait jango dudala gose gabe, eta logelan sartuko naizela, eta atera egingo naizela, eta kalera irtengo naizela, eta beti hiru tabernen artean bat hautatu eta sartu egingo naizela...</p>

<p>badakit zuk ere berdina egingo duzula N2.7 gelatik ateratzerakoan.</p>

Aitortxo Sokrateseta

Aitortxo Sokrateseta 2006-10-18 19:51 #3

Gogorra da bai errutina. Gure inguruan dantzan dabiltzan ipotx berde kantari horien modukoa da, beti ixildu daitezela ohiukatzen&nbsp;ari gara baina faltan botatzen ditugunean beste perretxiko pare bat jaten ditugu. Kartzela leku epela izaten da maiz eta barrote zein kartzeleroaren babesa desiratzen amaitzen dugu apokalypsiaren ilunabar elektriko eta mozkorretan. Hala ere, eta lehen esan bezala, nik nahiago&nbsp;dizkiot espiritualitatearen neskatxa mardulari beso-azpiko ileak ikusi, kartzeleroari mutur azpiko bibote erdoituari baino behintzat. Eta horretarako, zeru iluna igaro behar da, nahiz eta euria egin behar duela garbi egon. Gaur ere, euria egingo du, eta aterkia etxean ahaztu zait...


Utzi iruzkina: