Erropa zikinez betetako motxila bizkarrean eta portatila sorbaldatik zintzilik ezinean egingo duzu autobus geltokirako bidea. Eta agian ez zara bakarrik egongo, lagun batekin joango zara geltokira. Zebra bidean muñekitoa berde jarri zain zauden bitartean gizon bat jarriko zaizu ondoan, bera ere maleta batekin egongo da. Goitik behera begiratu eta “que nos vamos de vacaciones” esango dizu. Zuk ezetz esango diozu, ez zoazela oporretara, etxera itzuliko zarela esango diozu. Nongoa zaren esaten diozunean, poztu egin dela ematen du eta euskaraz ba al dakizun galdetuko dizu, zuk, noski, baiezkoa ...


Hauek bai artistak!

4
opusnigrum 1456151998510 opus nigrum | 2007-02-14 12:08

Lan hau Vancouber Film School-eko ikasle batek egina da. Ez dut ezer gehiago gehituko. Ikusi eta gozatu. Gogoko baduzue, albo-zutabean dagoen estekaren bidez eskola horretan eginiko makina bat lan ikus ditzakezue. Oso gomendagarria!  


Azken iruzkinak