Plaza hutsik

opusnigrum 1456151998510 opus nigrum | 2006-11-09 17:50
8

Globalizazioa omen bizitzea tokatu zaigun garai honen izena. Izena eta izana, globaltasun horren atzaparrak gero eta gune gehiagotara iristen baitira: gure erropetatik hasi eta harremanetan jartzeko erabiltzen ditugun baliabideetaraino, denak darama globaltasunaren zigilua. Elkarrengandik gero eta urrunago bizi gara, garraiobide modernoak globalizazioaren tresna ugarietako bat baitira.

Egia esan, globalizazioaz hitz egitea ez dut batere atsegin, baina egin beharrean nago, lagunak urruntzen ari baitzaizkit. Batzuk Bartzelonara, besteak Goteborgera (Suezia), bakoitza bere bidea urratzen hasi da jada. Kuadrilako ardi-galduak, bitartean, Euskal Herrian zehar barreiatu gara, gure amaren altzotik ihes egiteko beldurrez edo hainbeste maite dugun iragan hori ahazteko penaz. Ez dakit zergatik batzuk hemen geratu garen eta besteak apur bat aldendu diren eta, egia esan, ez nahiz horrelakoak aztertzera sartuko.

Hainbat gauzagatik arratsalde berezia izan da gaurkoa, eta burura etorri zaizkit lagun horiek. Beharbada, Ben Harperren abesti horiek izango ziren, baina beraiekin hitz egiteko gogoa sentitu dut, malenkoniatsu jarri nahiz. Askotan, gustatuko litzaidake gauzak haurtzaroan bezain sinpleak izatea: plazara joan eta zapatilak futbolean jolasten hautsi, edo elkarri urez betetako globoak bota, amaren txilioekin erretiratzeko ordua heldu arte. Orain, ordea, plaza hutsik dago, eta elkarri urez betetako globoak botatzen hastea absurdua litzake.

Bakoitzak bere bideari ekin dio, bai. Baina, nik behintzat, lasaiago ematen ditut pausu horiek denak gabonetan elkartuko garela jakinda, turroi marka baten iragarkian esaten den bezala. Finean, biziki maite ditut, beraiekin bizi izan ditudanak barre eta parranda batzuk baino gehiago izan baitira. Lagunak ditut, ez gehiago ez gutxiago

Aitortxo Sokrateseta

Aitortxo Sokrateseta 2006-11-10 10:07 #1

Miresgarria da benetan blog honek lortu dezaken sakontasuna eta sakontasunaren bide horretan zehar eman ditzaken girabueltak. Globalizaioaz hasi gure burua globalduz, ondoren, gure burua globalizazioaren antipoda moraletan jarria ahal izateko. Hortik, pauso txiki baina zihurrez, kanpora joan diren lagunen falta sentimendura, zoragarria. Eta dena amaituta zegoela uste genuenean... "plaza hutsik dago", izenburura itzultzen da XIX. mendeko ilusionista polako baten moduan, txundigarria korapiloa. Giro beldurgarri honen ondoren (bakan genituen hondartzarako plastikozko kokodriloa eta pala-kubo-rastrillo ekipoa kunetara erori zaizkigu eta atzeko asientukoak gonbitoka utzi ditu) sentimenduen apelazioa; "biziki maite ditut", maitagarria. Testu hau irakurri ondoren gauza bakarra dut garbi, zure laguna izan nahi dut, snif. Hori eta Gostin gaizki egiten ari zaidala, hori ere bai.

bewater

bewater 2006-11-10 13:49 #2

Batzuek sentimenduak dituzte oraindik eta egitazko sentimenduak gainera, ez baitago sentimendu sakonagorik lagun eta familiarengan sentitzen dena baino.

Ez dakit arazoa globalizazioa ala Euskal Herriaren txikitasuna den, baina Compay Segundok esan zuen bezala: "Ahora la distancia queda"

Distantziak dena aldtzen du, batzutan hobera bestetan okerrera.

txomin_hood

txomin_hood 2006-11-13 10:14 #3

Faltan botatzen zintudan zu ere, Aitortxo. Aspaldi honetan ixilik zenbiltzan eta...Gostinen klaseek nigan ere piztu dute sentsibilitate ezkutu bat.

Compayk ere ezagutzen ditu bai, distantziaren kariak.

Aitortxo Sokrateseta

Aitortxo Sokrateseta 2006-11-13 17:11 #4

Pizgailu bat ederragoa da sua sortzeko mekanismoa ulertzen ez baduzu. Berdina gertazten da biziarekin eta zinearekin

txomin_hood

txomin_hood 2006-11-13 18:07 #5

Ez nago ados. Egia da mekanismoa ezagutzen duzunean, bere magia guztia galtzen duela edozerek. Misterioaren faktore hori galtzen du. Baina, beste alde batetik, zinean adibidez, bere mekanismoak ezagutzean arreta jartzen ez zenien gauza batzuk igartzen dituzu, eta horrek irribarrea eragiten dizu.

bewater

bewater 2006-11-20 20:11 #6

Plaza bezain hutsik dabil azken aldian blog hau :)

indezent

indezent 2006-11-21 09:03 #7

K no me meta kon tu k?

TxapaBlog Master

TxapaBlog Master 2006-11-28 10:45 #8

Txabal, soy el World Blog Master y este blog tiene menos ritmo k mi mujer en la cama. O le das vidilla a la de yas o te lo txapo de una hostia y no vuelves a abrir uno en ninguna puta plataforma. Que no sabes con quien te juegas los cuartos pimpollin

Utzi iruzkina: