The return
Bueno, bueno… Bekatariak konfesatu behar izaten dira, eta ni konfesatu beharrean nago. Aste asko izan dira, gehiegi, tarte honetan bizi seinalerik eman ez dudala. Nolabait justifikatze aldera, aitortu behar dut Cardozo gaztea gurera ez zetorrela jakin nuenean hasi zela dena. Arritmia bortitz bat jasan nuen, gorputza dardarka jarri zitzaidan eta Fuentesen izena hamaika aldiz madarikatu nuen.
Orain, ordea, gainditua dut trauma latz hori, bizipoza berreskuratu dut. Bai, iritsi da opus nigrumeko hautsak berriz harrotzeko ordua.
Baten bat suziriak jaurtitzen ariko da une honetan bertan, Ama Birginaren mirakulu hau bedeinkatuz.
Iruzkinak
indezent 2007-01-22 18:06 #1
OOH! Argia ikusi dut, Txomin Hood itzuli da baina... betirako ote edo berriz ere "a la primera de kanbio" ihesaldiari ekingo dio? Azken aukera emango dizugu, ea probesten duzun.
Leon Tolstoi 2007-01-22 19:05 #2
Ezin duzu imaginatu zure mezu hau irakurtzeak nire erraietan sortuarazi duen poza. Oso gustora irakurtzen nituent zure idatziak eta plazerrez betetzen zizkidaten begizuloak. Pozten naiz zure itzuleraz tobaritx
smd 2007-01-22 22:19 #3
Jota Esesk esan zuen bezala: zaldia joan da! Orain, ordea, zaldia opus nigrumeki itzuli da. (la mesa de esa pata emana mucho calor)
Utzi iruzkina: