Luistxo Internauta

1
mai 1456151180506 inspiration | 2007-01-22 18:30

 Abenduaren 20an HUHEZIko fakultatean Luistxo Fernandez izan genuen hitzaldi bat emateko. Badira egunero ordenagailuaren aurrean programa eta zerbitzu berriak sortzen eta berritzen ibiltzen diren internautak. Bai, badira. Gauzak ez dira beren kabuz sortzen eta horietako sortzaile bat ezagutzeko aukera izan genuen hitzaldi horretan.  Luistxo eta bere enpresak zerbitzu ugari sortu dituzte, hala nola, Aurki bilatzailea, Tagzania, etab. Horrez gain, eskuartean proiektu berritzaileak ere badituzte. Luistxo jakintsua da oso horrelako aplikazioetan, eta bere pasio eta gogoarekin hainbat ...


Internet zabala da, milaka posibilitate eskaintzen ditu. Hasieran e-mailak bidaltzen genituen komunikatzeko eta asko jota argazki batzuk bidaltzen genituen. Oso baliabide primarioekin ohitu eta konformatu ginen. Baina, nola ez, eta eskerrak, badaude gazte ez konformista batzuk, zeintzuk haratago joan nahi zuten. Bide horretan hainbat aplikazio sortzea lortu dute. Interneten bideoak sartzeko eta ikusteko aukera, argazkiak klasifikatzeko aukera… Hasieran beraientzako denbora pasa moduan hasi ziren, baina hain zerbitzu erabilgarriak izanda, laster zabaldu dira zerbitzu horiek mundu osoan barre...


Firefox aspaldian modan dabilen hitza da. Antza denez, Internet Explorer bezala beste nabigatzaile bat da.  Baliabide honen berri gehiago jakiteko Joxe Arantzabalen Faroa blogean sartu nahiz eta bertan jasotako testigantzek nahiko ondo azaltzen dituzte bilatzaile honen abantailak. Guztien artean Firefox-a goraipatuta gelditzen da. Egia esan, arrakastatsu bilakatzeko osagaiak baditu: azkartasuna, segurtasuna, euskaraz erabiltzeko aukera, erraztasuna… Hori adierazten dute behintzat testigantzek eta baita Joxek klasean azaldutakoak. Nola ez, kasu egin beharko. Ni baino gehiago kontu ha...


ZABORRA

mai 1456151180506 inspiration | 2007-01-10 20:21

Hainbeste produzitzen dugun aro honetan, zaborra da nagusi. Hainbeste teknologi erabiltzen ditugun aro honetan, Internet da nagusi. Hainbeste mezu idazten ditugun aro honetan, Spama da nagusi. Aritz Gorrotxategik Diario Vascon idatzitako artikuluak mezu horiei buruz idazten du hain zuzen. Irabaz asmoa duten mezuak dira; hartzailearen baimenik gabe bidaltzen dituzte eta hauek engainatzea dute helburu. Nahiz eta inori ez eman helbidea, mundu honetan anai handi bat dugu alboan eta honek gure mugimendu guztiak kontrolatzen ditu. Beraz, ez harritu postak mota honetako mezuekin gainezka egiten ba...


Bertso sorta

mai 1456151180506 inspiration | 2007-01-10 18:53

Mapatxe mozkor batek bortxatu ninduen makurtu nintzen eta errezatu nuen une tentsoak ziren Udalaitz mendien kondoiak etxean da ipurdie gorien.   txurro bat ikusi dut begien aurrean  eta txorra fresko bat ipurdi atzean zerbait e ba omen du bi hanken artean ezkerra izateko ez du asko behar


Berria Estilo Liburua   Berria egunkariak estilo liburua kaleratu berri du eta aurreko ostiralean Eskoriatzako fakultatean Irene Arrasateren eskutik honen berri izan genuen.     Hitzaldiaren hasieran liburuaren bi helburu nagusiak aipatu zituen: sarri izaten diren dudak azaldu eta idazteko baliabideak lantzea.   Liburua hainbat azpiataletan zatitzen da. Baina, esan beharra dago, bertan azaltzen direnak Berriaren barne irizpideak direla eta ez arauak. Ondorengoak dira, beraz, atalak:   1- Deontologia2- Interpretazioa3- Idazkuntza4- Onomastika5- Hiztegia6- Ortipografi...


IBAN ARANTZABAL   Hilaren 8an Iban Arantzabal egon zen Eskoriatzako fakultatean (HUHEZI) hitzaldi bat ematen.   Elgetar hau Sustatu.com eta Goienkarian editore lanetan aritutakoa da, gaur egun Arrasate irratiko eta Goitb-n telematika saileko zuzendari gisa egiten du lan.   Oraingoan Arantzabal bere lanari buruz eta Goienako komunikazio zerbitzuei buruz aritu zen: telebista, irratia, Internet eta egunkariak.   Hitzaldi bukatze aldera, aholku batzuk eman zizkigun berak. Unibertsitatean Explorer erabiltzen genuela eta harrituta gelditu zen. Horren ordez, Firefox erabiltzeko...


Internet eta bere baitan erabiltzen diren aplikazioak, bizi dugun gizarte globalizatu honentzako tresna paregabeak dira. Globalizazioa, globalizatuak, globalizatzaileak... Kontua da, sare ikusiezin edo kable luze bati esker munduko edozein bazterretik komunikatu daitekeela, aplikazio ezberdinak erabiliz: caht-a, web-ak, blogak... Baina ezin dugu ahaztu euskarri guzti horiek enpresa pribatu jakin batzuen produktu direla eta beraien interesen arabera erabiltzen dituztela. Honela, enpresak ateratako produktuak funtziona dezan, salgarriak edo nagusi diren edukietan, hizkuntzetan etab. aurkeztu ...


arakatzen

1
mai 1456151180506 inspiration | 2006-10-19 05:59

5 blog ezberdinen inguruko komentarioa egin behar genuela eta sarean arakatzen hasi nahiz. Asko kostatu zait gustuko blogak aurkitzea, ez bainaiz oso trebea kontu hauetan, hasiberria nainaiz. Hala ere, nonbaitetik atera dut zerbait.     http://www.blogak.com/bideoak/bideo-musikalak Lehena Bideo musikalak izenekoa da. Hemen hain famatua egin den youtuben agertzen diren bideoak daude, nahi dituenak ikusteko. Gainera, komentariotxoa ere jarraian idatzia dago. Pena galanta unibertsitateko ordenagailutik ezin direla bideo horiek ikusi, baina jarraituko dut ahaleginetan.    ht...


Azken iruzkinak