Web 2.0 aitzindariak

mai 1456151180506 inspiration | 2007-01-22 18:14

Internet zabala da, milaka posibilitate eskaintzen ditu. Hasieran e-mailak bidaltzen genituen komunikatzeko eta asko jota argazki batzuk bidaltzen genituen. Oso baliabide primarioekin ohitu eta konformatu ginen.

Baina, nola ez, eta eskerrak, badaude gazte ez konformista batzuk, zeintzuk haratago joan nahi zuten. Bide horretan hainbat aplikazio sortzea lortu dute. Interneten bideoak sartzeko eta ikusteko aukera, argazkiak klasifikatzeko aukera… Hasieran beraientzako denbora pasa moduan hasi ziren, baina hain zerbitzu erabilgarriak izanda, laster zabaldu dira zerbitzu horiek mundu osoan barrena. Bai, bai orain erabiltzea hain gustuko ditugun you tube, flicker, etab. gazte irudimentsu horiei sor dizkiegu. Beraiek ez zuten inongo irabaz asmorik, baina hain zerbitzu erabilgarriak sortuta laster eman dizkiete beren fruituak.

Orain, guri irudimena landu eta jendearen beharrak asetzeko aproposak diren antzeko zerbitzuak sortzea tokatzen zaigu. Ekin ba!


Utzi iruzkina: