Berria estilo liburua
Berria Estilo Liburua
Berria egunkariak estilo liburua kaleratu berri du eta aurreko ostiralean Eskoriatzako fakultatean Irene Arrasateren eskutik honen berri izan genuen.
Hitzaldiaren hasieran liburuaren bi helburu nagusiak aipatu zituen: sarri izaten diren dudak azaldu eta idazteko baliabideak lantzea.
Liburua hainbat azpiataletan zatitzen da. Baina, esan beharra dago, bertan azaltzen direnak Berriaren barne irizpideak direla eta ez arauak. Ondorengoak dira, beraz, atalak:
1- Deontologia
2- Interpretazioa
3- Idazkuntza
4- Onomastika
5- Hiztegia
6- Ortipografia
7- Hitz zerrendak
Ez dugu ahaztu behar komunikabide bakoitza mundu bat dela, eta bakoitzak bere irizpideak dituela. Honela, liburu hau lagungarri izan daiteke, oso praktikoa baita, baina inoiz ez araugarria.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: