Iban Arantzabal Huhezin

mai 1456151180506 inspiration | 2006-11-20 18:22

IBAN ARANTZABAL

 

Hilaren 8an Iban Arantzabal egon zen Eskoriatzako fakultatean (HUHEZI) hitzaldi bat ematen.

 

Elgetar hau Sustatu.com eta Goienkarian editore lanetan aritutakoa da, gaur egun Arrasate irratiko eta Goitb-n telematika saileko zuzendari gisa egiten du lan.

 

Oraingoan Arantzabal bere lanari buruz eta Goienako komunikazio zerbitzuei buruz aritu zen: telebista, irratia, Internet eta egunkariak.

 

Hitzaldi bukatze aldera, aholku batzuk eman zizkigun berak. Unibertsitatean Explorer erabiltzen genuela eta harrituta gelditu zen. Horren ordez, Firefox erabiltzeko gomendua luzatu zigun. Izan ere, azken hau, doakoa da eta euskaraz erabili daiteke. Gainera seguruagoa eta erabilgarriagoa zela jakinarazi zuen.


Utzi iruzkina: