Luistxo Internauta

mai 1456151180506 inspiration | 2007-01-22 18:30
1

 Abenduaren 20an HUHEZIko fakultatean Luistxo Fernandez izan genuen hitzaldi bat emateko. Badira egunero ordenagailuaren aurrean programa eta zerbitzu berriak sortzen eta berritzen ibiltzen diren internautak. Bai, badira. Gauzak ez dira beren kabuz sortzen eta horietako sortzaile bat ezagutzeko aukera izan genuen hitzaldi horretan.

 Luistxo eta bere enpresak zerbitzu ugari sortu dituzte, hala nola, Aurki bilatzailea, Tagzania, etab. Horrez gain, eskuartean proiektu berritzaileak ere badituzte. Luistxo jakintsua da oso horrelako aplikazioetan, eta bere pasio eta gogoarekin hainbat programa azaldu zizkigun gainera. Eskerrak eman beharrean gaude, beraz, bera bezalako pertsonei. Beraiei esker, erabiltzaile arruntok Interneten milaka aukera ditugulako gure beharrak asetzeko.

Eskerrak ba Luistxo eta segi lanean, erabiltzaileek eskertuko baitizute.

ANE

ANE 2007-01-22 22:33 #1

<p>epa luistxoren inguruko artikulua ere idatzi behar al da? wa nik uste nune firefox ta youtube.... ta oin denbora barik....</p>


Utzi iruzkina: