Firefox: testigantzak

mai 1456151180506 inspiration | 2007-01-22 17:41

Firefox aspaldian modan dabilen hitza da. Antza denez, Internet Explorer bezala beste nabigatzaile bat da.  Baliabide honen berri gehiago jakiteko Joxe Arantzabalen Faroa blogean sartu nahiz eta bertan jasotako testigantzek nahiko ondo azaltzen dituzte bilatzaile honen abantailak. Guztien artean Firefox-a goraipatuta gelditzen da.

Egia esan, arrakastatsu bilakatzeko osagaiak baditu: azkartasuna, segurtasuna, euskaraz erabiltzeko aukera, erraztasuna… Hori adierazten dute behintzat testigantzek eta baita Joxek klasean azaldutakoak. Nola ez, kasu egin beharko. Ni baino gehiago kontu hauetan jakitea ez baita zaila.

Nik pertsonalki kontaktu gutxi izan dut Firefox-arekin. Goienan lanean hasi nintzenean erabili nuen lehenengoz eta, egia esan, lehenengo kontaktua nahiko arrotza egin zitzaidan. Segur aski hasieratik Explorer erabiltzera ohituta nagoelako izango da, eta beste berri honetara ohitzen ez naizen bitartean, arrotza izaten jarraituko du niretzat.


Utzi iruzkina: