ZABORRA

mai 1456151180506 inspiration | 2007-01-10 20:21

Hainbeste produzitzen dugun aro honetan, zaborra da nagusi. Hainbeste teknologi erabiltzen ditugun aro honetan, Internet da nagusi. Hainbeste mezu idazten ditugun aro honetan, Spama da nagusi.

Aritz Gorrotxategik Diario Vascon idatzitako artikuluak mezu horiei buruz idazten du hain zuzen. Irabaz asmoa duten mezuak dira; hartzailearen baimenik gabe bidaltzen dituzte eta hauek engainatzea dute helburu. Nahiz eta inori ez eman helbidea, mundu honetan anai handi bat dugu alboan eta honek gure mugimendu guztiak kontrolatzen ditu. Beraz, ez harritu postak mota honetako mezuekin gainezka egiten badizuete.

Kontuz ibili behar da datu pertsonalak ematerakoan. Baina jada berandu bada, estafan ez erortzea besterik ezin egin. Oso tentagarriak izaten dira mezuak: bidaia bat tokatu zaizula, milionarioa egin zarela, etab. Ilusioa besterik ez dute pizten, baina hauei kasu egiteak ondorio latzak ekar ditzakeenez. ARGI GORRIA PIZTU.


Utzi iruzkina: