Legalizazioa ORAIN!      Sortu sortuko dugu!                    Otsailaren 5ean, Elgoibarren ere, Euskal herri osoan bezala, Legalizazioaren aldeko ekitaldia egin genuen: Hona hemen argazkiak                    Gora Gu ta Gutarrak!     Zutik EH!


Elgoibarko Ezker abertzaleak, PNVko Alkateak, etxebizitza hutsei buruz esandakoa ikusi eta gero, zera adierazi nahi du:   EUSTAT-en datuak begiratu ditugu, eta egunkarietan, eta hau aurkitu:     1996 2001 2006-7 2010 Etxebizitzak guztira 4107 4349 5204 hutsak 536 600 635 (800) 257 ???? Beteak 3571 3746 4947?   1996an, 4107 etxe zeuden, eta 536 huts, hau da, 3571 etxe beteak; guztira 109...



Elgoibarko Ezker Abertzaleak itxi du diagnostikoa. Elgoibarko Ezker abertzaleak, gabon aurretik, kultur eta gizarte eragileekin, eta hainbat sektoreetako herritarrekin, egoteari ekin zion, maiatzeko udal hauteskundeei begira, herriaren diagnostikoa egiteko. Lanketa horren ondorio, joan den otsailaren 1ean Herri Batzarra egin da, diagnostiko horren aurkezpena egiteko, eta eremu eta gai desberdinak aztertuaz, Gure herriko “Argazkia” osatzeko.         Hainbat eta hainbat zulo, gabezi eta behar ikusi dira, eta oro har, gaurko PNVko agintariek ...


Elgoibarko Ezker abertzaleak, Prentsaurrea - Pilarreko egoitza from Telebista einbiou! on Vimeo. Azken asteetan, alkatetza honek, Pilar Ikastetxearen eremuaren inguruan egin dituen mugimenduak ikusirik, erdi ezkutuan, kutsu elektoral garbiaz, eta presak jota dirudienez, Ezker abertzaleak zera adierazi nahi du: Alde batetik, Udalaren inprobisazioa eta inkonpetentzia nahi dugu salatu, eta bestetik, Herritarrei bizkarra ematen ari direla, beste gai askotan bezala. 10 urte badira Ezker abertzalea, Gure herrian, Nagusien eta ongizate arloan dauden beharrak azaleratzen hasi zenetik. PNVak,...


Parte hartzea Elgoibarren: Alfredok herritarrei trufaElgoibarko Ezker abertzaleak, azken egunetan, udal honek, zehazki polikiroldegiari eta Anbulatorioari buruz, egin dituen adierazpenak entzun eta gero, zera adierazi nahi dugu:  Azken legislatura honetan, herritarren parte hartzeari buruzko hainbeste hitz entzun ditugu, eta herritarren iritziak jasotzeko –itxuraz- hainbeste ekintza egin dira, hainbat diru publiko gastatuaz. Hala ere, udalak azken hilabeteetan hartu duen bideak, azaltzen digu, ahozabalez egindako adierazpen horiek, alkatetzari aurpegia garbitu, eta hiritarrentz...


Zabor bilketa eta bideo kamerak!   Elgoibarko ezker abertzaleak, Alfredo Etxeberria alkate jaunaren ardura ikusita zaborrak biltzeko sistemak ahalbidetzen dituen arazoen inguruan, ondorengo proposamena helarazi nahi dio. Gaur egun zaborrak biltzeko darabilgun sistemak, alkatearen, zein herritar desberdinen kexuak piztu ditu baina hau ez da, ez eta gutxiago ere, zaborra biltzeko edukiontzien sistemak daukan gabezia bakarra.                                  Kalek...


  Herritarrengana hurbildu nahia omen helburua, baina kutsu elektoralez betetako ekitaldi hutsal bat egin zuten atzo Gipuzkoako aldundiko Markel Olanok, eta bere kide Eneko Goiak. Hasieran dena polita zen, normalizazioaren alde, bla, bla, krisia gainditzearen alde, bla, bla, alderdikeriak gainditu beharra, bla,bla.   Alderdikerian, hain zuzen ere, murgildu ziren bada, Olano eta Goia, Gipuzkoari buruz egindako interpretazio hertsi eta berekoian. Ibarretxe planari buruzko spitxa bota ziguten, lehenik, Gipuzkoan bigarren alternatiba, independentziarena, indartsuagoa, dagoenik ...


Azken iruzkinak