Elgoibarko Ezker Abertzaleak itxi du diagnostikoa. Herri Programaren ordua heldu da.

einbiou 1456132110403 Elgoibartarrok | 2011-02-02 23:29

Elgoibarko Ezker Abertzaleak itxi du diagnostikoa.

Elgoibarko Ezker abertzaleak, gabon aurretik, kultur eta gizarte eragileekin, eta hainbat sektoreetako herritarrekin, egoteari ekin zion, maiatzeko udal hauteskundeei begira, herriaren diagnostikoa egiteko.

Lanketa horren ondorio, joan den otsailaren 1ean Herri Batzarra egin da, diagnostiko horren aurkezpena egiteko, eta eremu eta gai desberdinak aztertuaz, Gure herriko “Argazkia” osatzeko.

        

Hainbat eta hainbat zulo, gabezi eta behar ikusi dira, eta oro har, gaurko PNVko agintariek duten eredu autoritario, klientelista eta negoziozalea azalarazi da, bai eta alkatetza eskumatar honek duen konstruktoreekiko, eta enpresario handiekiko menpekotasuna, pausoz pauso aztertu den diagnostikoan.

Hau horrela, hurrengo pausoa Herri Programa egitea izango da, hemendik eta martxoaren bukaera arte. Herri Programa honetan etorkizuneko herria irudikatuko du Ezker Abertzaleak.

Beste herri eredu bat aurreikusiaz.

Elgoibarko Ezker abertzaleak, herritarrekin batera egingo du Herri Programa hau, eta herritarren nahiak eta iritziak jasotzeaz gain, irizpide garbiak agertuko dituen proiektua izango da: ikuspuntu neoliberalak, desarrollistak, atzerakoiak eta espekulatzaileak atzean utziko dituena.

Zehazki, eremu publikoa eta soziala babestuko duena, Ongizate Gizartea bermatuko duena, Herriko bizitasuna eta zerbitzuak babestuko dituena, ingurugiroa benetan –ez azaletik- zainduko duena, behartsuenak eta baztertuak aintzakotzat hartuko dituena, industriaren garapen razionala bultzatuko duena, kultur produkzio herritarra eta kirolarien erosotasuna bilatuko duena, etxebizitza eskubidea babestuko duena, nagusien beharrak atzemango dituena.

Emakume eta gizonen arteko berdintasun osoa, Euskararen erabilera, Baserritar gazteak eta produkzio txikiak, hesi arkitektonikoen desagertzea, kotxeen gehiegizko erabilera, bidegorriak gune industrialetara, garraio publikoa eta hurbileko herriekin loturak, ehorzketa zibilentzako tokia, trafiko arazoak eta aparkamenduak, nagusientzako etxez-etxeko zerbitzuak, Auzoetako gabeziak, gune ruralen babesa eta aurrerabideak, atez ateko zabor bilketa…

Mila gai aztertu dira diagnostikoa egiterakoan, eta aberastasun hori biltzeko ordua heldu da.

Ezker Abertzaleak badu Elgoibarko herriarentzat etorkizun hobeago bat.

Ziur egon.

Hurrengo asteetan, berriz ere, herritarrengana joango gara, eta denon artean lortuko dugu.

Herri Programa aurrera.

Elgoibarko Ezker abertzalea

2011-02-02

 


Utzi iruzkina: