Ieup!Honezkero jakiñaren gaiñian egongo zarie, baiña hemen nator ni barriro eskian. BARRENek diru-bilketa kanpaiña hasi dau, proiektuari eutsi ahal izateko, eta barixakuan, hilaren 17xan, elkartasun erretratua atarako dogu Elgoibarren, Kultur Etxe parian, 19:00etan. Deialdi irekixa da, eta ahal dan jende dana batzia da asmua. BARRENeneko langile, kolaboratzaile, harpidedun...eta azken batian lagun danak batu nahi dira erretraturako, eta bide batez, bost euroko bono-laguntzak saldu, jakiña. Buzoian debalde jasotzen dogun BARREN bakoitzak 1,56 euroko kostua dau, eta sekulako zulua eitten gabi...
Bi egun, bi egun oso-oso pasau dittut sanantolinen, eta gustura gainera. Atzo, 16:30ean abixau ginan krossa ikustera, Iñigok irabazi zebalakuan ni neu, eta hantxe egon ginan iluntze partera arte. Iñigo ikustera juan, eta Igor ere hantxe, korrikarako prest. Ez daukazue, ez, merito makala. Lehenengo gerizpera arte oinez igo ginan gu, eta izarditan allegau. Korrika igo beharko baneu bertan akau, seguru!. Azkenian Iñigok bigarren egin zeban, eta hauxe dozue podiumeko erretratua Krossan ostian, berriz, tortilla lehiaketa. Han bai hartu genduala berotu edarra Beñatek eta bixok. Tortillarik doto...
Ni neu ez naiz Sanantolingo aparkamentuan Egaña bestetan lo eindakua, baina hango baztarrak Javik bezain ondo ezagutzen dittuztenekin juan ginan atzo Arriaga-Sanantolingo jaixetara, eta galtzeko beldurrik ez. Beldurrik ez? Bueno, gezurra diñot. Galtzeko beldurra handixa zan, baina jakin gendun behar zan denboran erretiratzen. Arratsaldian abixau ginan bost lagun: Amaia, Borja, Beñat, Aitzol eta ni neu. Atzo Aitzolen nobixa papela betetzia tokatzen jatala esan zestan Rosak, eta haura zaintzeko agindu. A zelako responsabilidadia! Tira, baina egin genduan ahalegiña. Erretratu hau afal aur...
Bueno, saiatu naiz mezu berian sartzen Baxe Nafarroara egindako irteeria, baiña trasto hau kapritxoso dabil gaur, eta hemen doia beste batian. Esan legez, Itxaro eta Arriolan semetxua ezagutzera abixau giñan atzo Irulegi aldera. 9.30ean irten giñan Mendarotik zazpi lagun, bi kotxetan: Horrillo, Borja, Amaia, Txort, Lisbeth, Ander eta ni neu. Halako batian allegau giñan Berthat-Arriola familixian etxe aurrera. Berthat letra handixak erakusketa gelako horman, eta buzoian, hantxe, Aitor Arriola. Hauxe da ba pentsatu giñuan gure barrurako. Etxe moderno askua, dotoria, paraje ezin polittagu...
Hara eta hona ibilli gara azkeneko bi egunotan. Herenegun Bizkaixa ezagutzera abixau giñan kotxe bete lagun, eta atzo, berriz, Baxe Nafarroara, Arriolaren bizitoki barrixa eta Berthat-Arriola familixiako txikixa ezagutzera. Edarto pasau giñuan bai batian zein bestian. Herenegun, Bakio, Mundaka, eta Kortezubi aldian ibili giñan, primerako eguraldixa lagun. Soritak ez zeban Bizkaixa ezagutzen, eta derrigor eraman behar Euskal Herriko paraje polittenak ezagutzera. Eneperiko terrazan jarri, eta harri handixai begira hartu giñuan freskagarri bat, eta majo afaldu giñuan gero MarcoPollo handixania...
Ba al da inor Mendaron? gu gaur bueltau gara oporretatik. Sekulako parajiak ezagutu dittugu, dotoriak oso. Ahuntzen pare ibili gara, baina merezi izan dau esfortzuak. Bestiok ondo? Oso oker ez banau gaur ziran beste bi bueltatzekoak. Beste batzuk berriz irten gabe oindiok, eta beste mordoska bat hemen, jairik jai. Enterauta nau floreruetako ura be edan debela batzuk egunotan. Eta Portugal aldian dabizenak? suteetatik aparte ibiliko al dira behintzat!! Bueno, hemen gure erretratu batzuk. Bidali zuenak eta jarriko dittugu. Vielha eta Benasque inguruetan ataratakoak dira. Bueno, eta Frantziaku...
Errepide bazterrian pasau dogu asteburu osua, jan eta edanian. Atzo, Jaizkibelen, klasikia ikusten, eta gaur, barriz, Getxon. Eguraldi hobia izan genuan atzo, baina espektakulo hobia gaur. Sekulako erakustaldixa eman dau Beñatek, eta 14. sartu da, esprintian. Zorionak, Beñat. Hori bai, atzo eta gaur artian, pare bat kilo irabaziko genittun guk, eta bixar derrigor geu irten behar errepidera bizikletan, ze martxa honetan. Hemen atzoko eta gaurko erretratu banaka batzuk. Jaizkibelen atzo. Ez gaude alperrik galduak e!!!
Amaittu dira santanak, eta eskerrak ze bestela ez zan gaur giro izango. Ia, erretratuekin bideotxo bat montau dot, eta laster izango da hemen ikusteko moduan. Hasi, rebistarako eitten hasi naiz, eta horregaittik desfasauenak kendu ein dittut. Ondo segi! Momentuz ezin dot hemen jarri, baina flickerreko alboko zutabian (behekuan) daukazue ikusteko legez, tipo esklusiba, eta laster www.elgoibarren.net-en eta kalidade eskastxuaguan youtuben be bai, nere paginan. ERTZIL 1 jarrita topauko dozue
Fuerte hasi ziran atzo santanak. 82ko kintakuen afarixa mundial juan ei zan, eta kinta bakuena, zer esanik ez. Usatorren afaldu giñuan guk, de lujo. Kukuk fallau zeskun, gaur bodia zekala eta formal ibilli beharra zeukalako itxuran, baina azkenian Zumaiara zuzenian juatia erabaki ei dau gaur, Txirrisen biderako hiru zerbeza hartuta. Mundiala. Goizeko 6etan erretiratu nintzan ni, lehertuta, baina jendia gogor zebilen artian. 10:30ak aldera bizikletan irtetzera nindoianian allegau da gure etxekua, eta umien danborradara erretratuak ateratzera juan naizenian oindiok kalian zebizen gogor...
Ez dira giro Tourmaleten. Enekoitz Torrek deittu desta ointxe, hotzak akatzen dauzela esanez. Metro betera ez ei da ikusten lainuakin. Behian daude eurek, eta gendarmiek itxi ei dabe gorako bidia. Beste bideren batetik allegau ei leikez goittik lau bat kilometrora, baina ezer ez ikusteko ez ei doiaz arriskurik hartzera. Jaixak be badatozela eta ez dabela merezi katarroik harrapatzia, telebistaz ikusi leikena ikusteko. Ez jako arrazoirik falta. Hori, bai, penatan dauala. Aurrekuan Aubisque igo ei zeban, eta Tourmaleta igo barik laga behar!!!! Hori txollua!!! jajaja. Aubisque, barriz, gogorra...
Lagunarteko bloga da hau, eta beraz, ez espero hausnarketa sakonik, ezta informazio landurik ere. Geure artean komunikatzeko erabiliko dugu, gure afari eta afal-ostekoez solasteko, eta bide batez, plan berriak sortzeko. Blogaren izenburuaren gaineko azalpenak sobera daude. Arale eta dragoi bolarekin hazi ginen, besterik ez. Gustuko baduzue, ondo, eta bestela ere, guri bost!.
portzierto, nik idatzietela lengo komentarixua, baiña izena jartzia ahiztu zata.