Arale

Gaur zortzi, abenduaren 19an, manifestazio nazionala egingo da Bilbon, Euskaldunon Egunkaria-ren kontrako auzia salatu eta auzipetuei babesa agertzeko. Mendarotik ere irtengo da autobusa, eta txartelak salgai daude Txirristakan, 5 eurotan. Lehenbailehen eman izena. Irteera-ordua: 15:30, estaziotik.


Maiora, txapeldun

arale 1456130970700 Arale | 2009-11-29 18:06

Goizian buelta erdi eman, eta ohian gelditzekotan be egon naiz, baina merezi izan dau ahalegin bat egin eta Donostiara jutiak. Espediziua jun gara bi kotxetan, Maiora ikustera. A ze erakustaldixa!!!! Maratoi erdixa egin, eta entrenamenduan ari balitz moduan pasau da gure aurretik, Asier Cuevasekin berbetan. Muy grande. Eta ku kabidu ezinda, bide baztarrian. Hamar lagun bai gu, eta zortzi erloju, denborak hartzen. "Baietz, baietz, egin dezakeela!". Besterik pentsau al dau ba norbaitek hara juan aurretik!!!!! Pentsau eta egin. Han sartu da gure Maiora Anoetako estadiumian, sasoiko eta indarre...


Sustua denboraldi amaieran

1
arale 1456130970700 Arale | 2009-10-25 18:14

Ieup!!! Atzo izan zan Mendaroko Txirrindulari Elkartiak antolatuta, denboraldi amaierako irteera, eta ez genduan susto makala hartu. Pelotoia Elgoibarko sarreran geldi, eta aurrerago, anbulantziak, ertzainak, eta bost bat kotxe geldi. Ordurako, altxauta zuten gure Borja lurretik, eta eskerrak, ze nik ikusi banu, jokua ez nintzala baztarra jo barik pasauko handik. Bueno, lepauztaia apurtu dau Borjak, baina ez dau umorerik galdu. Atzoko irteerako argazkixa hor goixan. Gero zetorrena jakin balu....Animo, Borja!!! Lesiuan aitzakixan zenbat igurtzi hartu behar dittuzun zuk orain. Hori, bai,...


Egunkaria

1
arale 1456130970700 Arale | 2009-10-16 14:54

Aupa, lagunak!Orainguan ez nator afari proposamen batekin. Euskaldunon Egunkariaren harira idazten detsuet. Jakingo dozuen moduan, prebisiorik txarrenak bete egin dira, fiskalak berak be auzia ixteko eskatu arren, epaiketa egingo dalako, herri akusazioaren bultzadarekin. Prebisio txarrenak bete direla diñot ze epaiketa egitera iritsi badira, oso litekeena da sententzia kondenatorioa izatia. Hori dala-eta, jendia informatze aldera, hainbat ekitaldi antolatzen gabiz Egunkariko langile ohiak, garai batian herri batzordietan ibili ziranekin elkarlanian. Kontua larrixa da oso, baina o...


sanantolin

arale 1456130970700 Arale | 2009-10-13 19:53

Aupa!!! Zelan doia astia??? Oingua motza da, eta animo. Gaur hiru argazki eskuratu dittut, hirurak ere kuriosuak, eta hemen doiaz. Bata, Errosarixoko kaleko jaixetako erakustaldixa, bestia, Sanantolinetakua, eta hirugarrena Eibarko Sagardo Egun arrakastatsukua. Iñigo danari emanda dabilen adierazgarri bata, eta  lotsak galtzen dittugunekuak bestiak. Hori da, hori, sagardua ataratzia, e??? Ondo pasau astia! Eta goraintziak kanpotik dabizenentzako. Miren, esan nizun hor zinaten bittartian jungo nintzala hau eguneratzen, eta hoixe, hasi naizela.    


Asteburu handixa

3
arale 1456130970700 Arale | 2009-09-27 20:06

Asteburu haundixa izan da oingua, eta bereziki lau lagunentzako. Zorixonak hemendik Manexi, Borja eta Amaiari eta Iñigori. Manexek 2 urte handi bete dittu; Borja eta Amaia ezkondu, eta Iñigok, berriz, Aiastia-San Migelgo igoera irabazi, erakustaldixa emanda. Hemen argazki batzuk. Manexenak ez dittut jarriko, ze ya gizondu jakunian ez naz urtebete ein aurretikuak jartzen hasiko.  A, ta bigarren mailakuak badira be, zorionak zapatuan abade papelian jardun zeban Alexi,  dantzari lanak egin zittuzten Ander eta Maiteri, eta harek dantzan jarri zittuan boskotiai be.  


Egunkaria libre!

arale 1456130970700 Arale | 2009-09-12 13:30


Amaian despedidia

1
arale 1456130970700 Arale | 2009-08-31 19:59

Zapatuan, hilan 29xan, ein genduan Amaian despedidia. Ez dogu gure gogoz bidali, ez pentsa, bere erabakixa izan da. Irailaren 26xan ezkonduen taldera pasauko da, eta halako kontu batek merezi zeban bazkari on bat, eta osteko juerga bat. Landanian egin genduan bazkarixa. Ondo jan, sagardo reserbak amaittu eta primeran juan zan bazkalordua. Sorpresa bat be enkargau giñuan, eta han ekarri zioten Amaiari.......e.........zera...........platano bat, bete-betia. Kostau jakon haginkadia ematia, ez pentsa. Hainbeste tardatzen zebala ikusita, ixa hanka be ein zion plateretik, baina azkenian kendu zio...


SANTANAK

2
arale 1456130970700 Arale | 2009-07-27 13:01

Bueno lagunak, sartu gara jaixetako azken egunian. Eta eskerrak, ze beste egun bat gehixau eta neriak ein dau! Umien eguna ei da gaur, eta asteburuan umien pare ibili diranetako asko lanian!!! Marka da gero. Nik bajau dittut argazkixak ordenadorera eta baitta sarera igo be bai batzuk. Hemen adelanto legez horretako batzuk. Jungo naiz gehixau sartzen, kupua berritu ahala, eta alboko zutabe horretan sakatuta ikusi ahalko dittuzue. Idaztia, barriz, zuen esku lagatzen dot, burua astun xamar dakat-eta nik. Dana dan, nere aurtengo premixua, duda handi barik, Enekoitz Torrentzako da aurten. Eta ta...


Athleeeeeeeeetic!!

arale 1456130970700 Arale | 2009-05-08 12:31

Ieup! Bueno, hemen orain dala 25 urte ataratako argazki bat. Espero dot datorren astian errepikatzia, baina oraingo hontan beste aurpegi batekin. Orduan erdi derrigorrian lotu ninduten Gorkakin, eta badakizue, umetako kontuak. Artian mutilik ikusi be ez naban nahi izaten nik! jejeje. Orain bai, eh? Por cierto, nere aldamenian agertzen dan hori orain zuen herrixan bizi da. Bueno, esandakua. Nahi dabenak edo ahal dabenak etortzia dauka datorren astian nerekin Bilbora, egun historikua zelebratzera. Barixakuan atarako ei dogu gabarria pasiura, baina eguaztenian be ez da giroik faltako. Bilbo, B...


arale 1456130970700

Lagunarteko bloga da hau, eta beraz, ez espero hausnarketa sakonik, ezta informazio landurik ere. Geure artean komunikatzeko erabiliko dugu, gure afari eta afal-ostekoez solasteko, eta bide batez, plan berriak sortzeko. Blogaren izenburuaren gaineko azalpenak sobera daude. Arale eta dragoi bolarekin hazi ginen, besterik ez. Gustuko baduzue, ondo, eta bestela ere, guri bost!.