Arale

Regreso al pasado 3

arale 1456130970700 Arale | 2009-03-08 20:44

Regreso al futuro barik Regreso al pasado euki genduan zapatuan, Mendaron geldittu ginanok. Antzerkira juteko tentauta ibili nintzan ni neu, baina zertara juan aktoriekin aurrez aurre egoteko aukeria euki ostian? Hantxe agertu ziran "famosuak" Txirristaka aurrera, motxailen itxurako furgoneta zuri baten. Tximista, beste tipa bat, eta selektibidadeko letretako azterketak neri esker aprobau zittuan bat. Antzokixa nun zeuan galdezka etorri jakuzen, eta oihanian galdutako tribu batera "zuri" bat agertzen danian jarri ohi dabien moduko aurpegixakin beittu genien guk. Han hasi ginan, txandarik h...


Hamaika ikusteko jaixuak ei gara, baina danak Mendaron ikusi beharra be....Marka da gero! Begixak zabal-zabalik pasau naban atzo gaba dana, inguruan ikusten nittunak sinistu ezinda, eta behin oheratuta be, ezin begirik itxi! Atsalde partian irten ginan kalera, parian topau gendun lehenengua jantzita, lotsiak akatu beharrian. Frontoian birritan txokolate eta ogixa jan, begiraden ihesi hara eta hona ibili, eta Txirristaka aldera, Mendaro airlines-eko hegazkinak lur hartu behar zaban ordurako. Hawaiitik edo Honululutik edo auskalo nundik zetorren, eta zer zekarren be ez genekigun seguro,...


SANTA ESKIAN

4
arale 1456130970700 Arale | 2009-02-08 21:31

   Ez dago egin ez danaz damutzia baino gauza txarragorik. Aspaldi entzun netsan hoixe gure aitxitxai, eta behin baino gehixautan akordau nintzan atzo. Zaharra ez da izandakua, luzaro izan dana baizik, eta harek bazekixan, bai, zeozer. Barixaku gabian atzera egin naban, eguraldixa eta lo faltaren aitzakixan, eta damutu nintzan, bai, atzo. Goizeko 8:30ean zeuazen geldittuta Enparantzan, baina ez nittuan iluntzera arte ikusi. Hantxe zeuden, Txirristakan, Igor soinuakin (zelan zan poesia haura??? Érase un hombre pegado a una nariz….. ez, ez, érase un hombre pegado a un acordeón), Men...


Santa Ageda

arale 1456130970700 Arale | 2009-02-01 21:28

Ieup!!! Zapatuan santa eskian irteteko proposamena jaso naban zapatuan, eta apuntau nintzan. Lanera juan beharrik ez badaukat hantxe izango naiz ni, goizeko 08:30etan, kanturako prest. Ze begixak zabaldu barik be ein leike kantuan, ala??? Beste norbait animatzen al da??? Eta agertzen ez banaz, seinale ona izango da. Hilaren 14an sagardotegira juan ahalko dotela esan nahiko baitau. Pues nada. Ah, eta enterau naz zapatuko bideoren batzuk badauzela, eta ia ba norbaitek Internetera igotzen dittun ala...


URTE BARRI ON!!!

2
arale 1456130970700 Arale | 2009-01-01 14:08

Bueno, zer esanik ez daukat hemen, eta argazki bat jarri detsuet, atzokuan adierazgarri izan leikelakuan. Espero dot norbaittek zer edo zer kontatzia atzoko gabari buruz. Erantzunetan nahi badozue eta bestela hemen, nere ordez.Prest dagonak eska dezala klabia eta emango detsat gustura asko, zerbait irakurtzearen truke.


Gaupasan kantuan

arale 1456130970700 Arale | 2008-12-31 14:08

Demasa. Itzela. Ikaragarrixa. Ikusgarrixa. Mundiala. La hostia!!!!! Sekula halakorik....Ederto pasau giñuan Gaupasan astelehenian, eta kabitxu ezinda bueltau ginan etxera, batzuk behintzat. Umien pare pasau ginuan, eta Ainhoa Artetan inbidixa barik kantau. Ilunpian allegau nintzan ni Gaupasara, gaixuak bisitau ostian, eta hango atia iregi ta hantxe ke artian buru mordo bat, klin-klin-klinen ordura allegauta, motorrak bero antzian. Berakatz-sopa gozoren bat janda, kanturako prest danak. Berakatz-sopia jatekuetan azkena dala esandako batek be birritan jan ei zeban, eta ez zan, ez, makala egon...


Badatoz, gabonak

2
arale 1456130970700 Arale | 2008-12-20 13:33

Badatoz gabonak, lagunak, eta hemen gure etxian grabautako bideo kasero bat zuek danontzako. Ia gustatzen jatzuen. Lehenengo intentorako ez da hain txarto be urten, eta gure aman loria osorik dau oindiok gainera.  http://www.youtube.com/user/ERTZIL1  


kalendarixua

11
arale 1456130970700 Arale | 2008-12-09 12:13

Badoia urtia amaitzen, eta pentsau dot datorren urterako kalendarixo bat eittia. Mahai-gaineko horretako bat, geure argazkixekin (www.ikatz.es). Ofertan dauzela ikusi dot. 10 euroren bueltan bi. 2x1 (no sabeís bien cómo me gustan los 2x1...) Ez dakit ze beittanduko jatzuen (Txorrada bat ziurrenik), baina pentsau dot hamabi argazki aukeratu eta danon urtiak noiz dian jarriz bat osatzia. Inor ahaztu ez daixan Txirrisen bere urtegunian pintxuak pagatziaz, eta gainerako danok jakin daigun noiz juan leike dogun for the face mokadutxo bat jatera. Erretratuak aukeratzia ez da erraza izango, b...


ferixia

2
arale 1456130970700 Arale | 2008-12-07 23:10

Bueno, gente, inork ez dau idazten bai, eta ez noia ni alperriko lanik hartzera. Hemen dittuzue atzoko argazki batzuk (alboko zutabian). Bakarren bat falta jausi da zentsuraren galbahaean, bat edo besteren izen ona ez zikintze aldera. Hemen, adelanto bat  


Bodako bideua

arale 1456130970700 Arale | 2008-11-17 14:46

Aupa, gente Bueno, bodako bideua amaitzear dau. Argazki mordo bat dira, eta uste baino gehixau kostatzen ari jata, baina badoia. Hori bai, trago bat zor destazue, ze zoratu behar naiz. Bueno, trago bat ez. Hobe pintxo bat, eta Txirrisen, eh?   <object width="425" height="344"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/v-JWjPJqQW4&hl=es&fs=1"></param><param name="allowFullScreen" value="true"></param><param name="allowscriptaccess" value="always"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/v-JWjPJqQW4&hl=es&fs=1" typ...


arale 1456130970700

Lagunarteko bloga da hau, eta beraz, ez espero hausnarketa sakonik, ezta informazio landurik ere. Geure artean komunikatzeko erabiliko dugu, gure afari eta afal-ostekoez solasteko, eta bide batez, plan berriak sortzeko. Blogaren izenburuaren gaineko azalpenak sobera daude. Arale eta dragoi bolarekin hazi ginen, besterik ez. Gustuko baduzue, ondo, eta bestela ere, guri bost!.