Hamaika ikusteko jaixuak gara!

arale 1456130970700 Arale | 2009-02-22 21:14
3

Hamaika ikusteko jaixuak ei gara, baina danak Mendaron ikusi beharra be....Marka da gero! Begixak zabal-zabalik pasau naban atzo gaba dana, inguruan ikusten nittunak sinistu ezinda, eta behin oheratuta be, ezin begirik itxi! Atsalde partian irten ginan kalera, parian topau gendun lehenengua jantzita, lotsiak akatu beharrian. Frontoian birritan txokolate eta ogixa jan, begiraden ihesi hara eta hona ibili, eta Txirristaka aldera, Mendaro airlines-eko hegazkinak lur hartu behar zaban ordurako.

Hawaiitik edo Honululutik edo auskalo nundik zetorren, eta zer zekarren be ez genekigun seguro, eta ezin zan lurreratze haura galdu. Agertu zan halako baten abioi zuri elegantia. Eskifaian neska dotore askuak, M.Karmelo eta Mendikute komandantien agindutara, eta haiekin batera, zoro itxurako hiru turista, plaiatik zuzenian Mendarora. Hiru andrazko, hirurak baltzak, baina biajian gorabeherekin-edo, aurpegiko koloria be galduta zetozenak. Ha zan haren jariua. Mendaro konkistatzeko itxuran zetozen harek, baina erdi galduta ikusi, eta Elgoibarrera bidali genittun. Ez zan  atzo "herrixan" beste baltzik behar!!!!

Abioia barriro martxan jarri orduko abixau ginan gu bestiok Kalbarixora afaltzera, bi kotxetan. Hertzainak a tope, ta depositua gorrixian. Majo eman zeskuen jaten han, eta indarberrituta bueltau ginan "herrira". Juanjo bisitau, eta al Pachá. Eta hara sartu, ilunpetan jende artian lekua egin, eta......primer capítulo del National Geoghapic. Batzuk Afrikako sabanara juaten dira, auskalo zenbat pagauta, espezieak euren ingurunian ikustera. Telebistaz ikusita genittun, bai, lehoi arrak emian inguruan bueltaka, alkarren indarrak neurtzen, noiz lehoi emiak txandia emango. Bueno ba, zin dagizuet telebistako imajinen aldian zuzenekuak asko irabazten dabela. A, zan, hango faunia!!! Lau-bost bat pitufo, Gargamel, sardinera bat, ikastolako  ume bat, "Viuda seguras"-eko azafata bat hanka-zabalka, tente egoten nahiko lan zeukan txita, oilo edo espezie horretako zerbait, enbutua buruan jantzi eta noiz zer bustiko zebizen bi, Operación Puertoko ziklista bat, sekreta batzuk, eta paraje beruagoetatik etorritako espezie bitxi bat: "Baltxunga". Beltzarana azalez, espezie berua inondik inora, goitik behera arteko erretenduna, papar handi bat, eta poltsikuak husten abila, itxura batian. Lepua jokauko neuke, atzo hara sartu zan edozeinek ez zittuala haren ibilerak berehalakuan ahaztuko. Ezta haren inguruan zelatan jardun zebenenak be.

Hantxe topau neban nik, papar bistan-edo. Serixo, asko imajinau beharrik ez dago haren intimuenak zelakuak ziran jakiteko, ze erraztasun danak eman zizkigun. Haren bueltan, putre bi, noiz gainera salto egin. Lehenengo batak igurtzi, bestiak gero...Azal leunekua izan behar zan derrigor gure atzoko espezie berri hori, ze bestela beste bixek majo gorritxuta eta lakartuta izan behar dittue gaur eskuak. Oilarrak gandorra nola, halaxe zerabilten gure putriek euren "eztena". Ez dutela putriek eztenik???? Aiiiii....atzo harek bixak ikusi bazenittuzte.....

Gure beltzunga, bittartian, oiloloken pare, taburete gainian arraultzak inkubatzen legez, paparrak igurtzi eta igurtzi. Eszena haren lekuko ginan batzuk txahala eitten hasteko moduan, eta beste batzuk, barriz, ahotik bitsa darixola. Eta halako baten, jaiki da gure baltxunga komunera, atzetik putria dabela. Eta segidan, gizon mozkote bat, kanarixuai ura aldatzera-edo. Eta han nun irtetzen dan, aztorauta gure mozkotia, begixak zabal-zabalik dittula, bastoiak hartu eta pista baltza jaisten dabilen eskiatzailian plantak eitten. Ez??? ez al zebilen eskiatzen???? ah, ez???? A, bale, bale. Itxuraz, inkauta topau zittuan komunian beste bixak, eta notarixo lanetan ari zan.

Soltau ziran halako baten komunekuak, eta jarri zan gure baltxunga, lehengo leku berian, arraultzak berotzen. Ha zan, ha, arraultzak berotu beharra. Graduek be gora ein zeben nabarmen, eta hiru ronbo bistatu ziran paretian. Hortik aurrerakua ez da familixan ikusteko moduko kapitulua, eta ze esango detsuet ba, egon zan norbaitek lortuko dabela igual hangua deskribatzen, baina nik neuk esan leiketen bakarra da atzera-aurrera ugari egon zala, ezten ugari gogortu zirala, eta han hasi zala espezien biziraute latza. Zein dan gehixau erakutsi beharra. Hori bai, esperuan zeudenetatik inork ez zaban aparteko meritorik egin beharrik izan emia bereganatzeko. Han ez zan, indioilarren kolore biziko lumarik bistatu beharrik izan, han ez zan kantu edo ulurik bota behar izan norberan nagusitasuna erakusteko...han eskasena be balekua, itxuran.

Detaile bat, atzeko erretenian sartu gendun hamar zentimoko bat metro erdiko distantziatik, eta izotz zatiren bat be bai, baina guretzat ez zan argirik piztu han. "Beltz-txunga" harek hamar zentimokuei beittu bez, eta izotza berriz igarri bez. Ze izango da umela berez izatia!

Ia norbait atzo gabeko espektakulua inor mintzeka kontatzeko gai dan. Ni neu, ez. Doako espektakulua, 30 urtian sekula ikusi bakua, eta dana, lau metro koadroko espaziuan, giro onian. Animo, nere antzera hondua jota zabizienoi. Gabon!

eukene

eukene 2009-02-23 21:55 #1

Libro de instrucciones bihar det zure kronikia ulertzeko. Han eon ez giñanentzat dana en klabe dao. Igorrel zeoze kontau dia, baiña nere inpresiua da, han etzauanak, ezin izango duala modu hortan bizi, han pasautakua ez? hala ere, betie san izan da Mendaro hain txikixa izateko, personaje ugari, edo gehixei daola ez? konfirmado larunbatian ere!<br>

A.A.

A.A. 2009-02-24 12:35 #2

<P>Igual egon ez zanak ez dau ulertuko, ez, baina eske han ikusitakuari izen-abizenak jartziak beldurra eman zestan. Hain izan zan espektakulo lotsagarrixa....Jende baten duintasuna be arriskuan legoke, noizbait izan badute behintzat. Igorrek kontauko dizut nik baino hobeto, hala ere. Hori, akordatzen baldin bada, klaro. Berak ulertuko zeban, baina, ezta??? Fijo baietz. Ala, ondo segi!</P>

Eukene

Eukene 2009-02-24 21:44 #3

Bai, Igorrek kontau dia zeoze, hala ere, uste det han eon bihar zala ezta? en fin, ni Mendarotarra izanik, 29 urte ta gero ondik harritxu itxen naiz Mendaroko istorietekin, en fin.<br>


Utzi iruzkina: