Arale

Oporrak Mendaron

arale 1456130970700 Arale | 2011-08-15 18:40

Bueno, hemen Mendaron geldittu garanon lau-bost erretratu. Zapatuan Orixon izan giñan pasiaran, eta iluntzian afari edar askua preparau zigun Enekoitzek Bustiñalden. Edarto. Gaur Debara juan jataz danak, eta erretratuak igotzeko aprobetxau dot. Ia gustuko dittuzuen!


Zorionak, Joanes

arale 1456130970700 Arale | 2011-07-09 11:24

Joanesek atzo urtebete egin zeban. Zorionak, Joanes!!!


Arkume jana

arale 1456130970700 Arale | 2011-07-04 21:57

Arkume jana egin genduan zapatuan Lizarpen. Mundiala. Eguraldi primerakua, eta konpainia ona. Hemen zapatuko erretratu batzuk. Eta bideo bat ere bai, honako link honetan: http://www.youtube.com/user/ERTZIL1?feature=mhee Goixan, bazkalostian atara gendun grupoko argazkixa, eta behian, bazkaritako eta arratsaldeko beste hiru-lau.


Aitzol, maisu

arale 1456130970700 Arale | 2011-06-26 19:44

Txorixak botatzeko besteko berua dagola, eta lerro batzuk idazteko aprobetxauko dogu. Hasteko, zorixonak gaur urtiak betetzen dittuzuenoi. Muxu bana zuei, Lisbeth eta Beñat. Zorixonak baitta Aitzoli, atzo sekulako erakustaldixa eman zeskulako bertsotan Plazatik Gaztetxerako kanporaketan. Ondo jardungo zabala jakin banekixan, baiña aitortu behar dot uste baiño hobeto jardun zebala. Bukaeran negar malkua be atera zeskun, txapeldun haundixek egin ohi duten antzera. Hemen atzoko saioko txapelduna, Ander Zulaika, eta gure txapeldun haundixa, Bidaburuko erregia. Eta bide batez, hemen ...


Atzera kontua

arale 1456130970700 Arale | 2011-06-22 10:27

Hasi da atzera kontua. Bi lo egin eta badator Makcim!!! Badaukagu gogua ikusteko, bai hoixe!!


Trinidade jaixak

1
arale 1456130970700 Arale | 2011-06-20 18:48

Bueno, joan dira jai txikixak: Trinidadiak. Eguraldixak lagundu dau aurten, eta ikusgarri pasau giñuan atzo. Sekulako jarrialdixa egin genduan Aitzbeltzen, eta papar aldiak gorrittuta bueltau giñan etxera. BARRENerako argazkixak ateratzeko atara naban kamaria kalera, baiña bestelakuak gehixago izan ziran. Hona hemen aukeraketa bat. Ia gustatzen jatzuen. Va de niños la cosa: umiak, bezperan umien pare ibilittakuak, umetutakuak, lau hankako umiak...  


Jare

1
arale 1456130970700 Arale | 2011-06-13 15:10

Aurrekuan Oinatzenak jarri nittuan, eta gaur Jareren erretratua. Beittu zelako politta daguan!!


Asteburua Otsagabian

arale 1456130970700 Arale | 2011-06-12 18:52

Otsagabia aldian ibilli gara asteburuan. Jaurrietan geunkan etxia hartuta, eta paraje dotore askuak ezagutu dittugu. Hori bai, Larraulgo gaiñan ixak hotzak akau ginttuan zapatu goizian, mutillen zain geundela, baiña tira, handik jaitsi eta primerako eguraldixa. Hanka depilau mordo bat, gorputz lerden ugari, eta ze esango detsuet ba...bazeguan han bistia nun gozau. Fin ibilli ziran gure mutillak, eta behintzat ez zeskuen lar itxaronarazi. Eskerrak!!!


Oinatz

arale 1456130970700 Arale | 2011-06-12 18:49

Hemen kuadrillako txikixenen eboluziua. Hauxe dozue Oinatz, orain bi asteko erretratuan. Kamarian klika entzun eta esnau egin jakun umia! Aittari baino gehixago gustau bihar jako honi erretratutan irtetia...


Gaur ume kontuetaz doia gauzia. Beittu erretratuko bi mutil hauei, eta esan ze itxura hartzen detsazuen. Ez al dabe sexu bereko bikote bat ematen??


arale 1456130970700

Lagunarteko bloga da hau, eta beraz, ez espero hausnarketa sakonik, ezta informazio landurik ere. Geure artean komunikatzeko erabiliko dugu, gure afari eta afal-ostekoez solasteko, eta bide batez, plan berriak sortzeko. Blogaren izenburuaren gaineko azalpenak sobera daude. Arale eta dragoi bolarekin hazi ginen, besterik ez. Gustuko baduzue, ondo, eta bestela ere, guri bost!.