Berandu, baiña hemen gure Jare txikixan erretratuak. Domekan izan nintzan azkenian jaixoberrixa eta haren gurasuak bisitatzen, eta hemen orduko hiru erretratu. Nik ez dakitt zer kristo daukien oraingo umiak, baiña danak espabilau espabilau jaixotzen dira, begixak zabal-zabalik dittuela, mundua jan nahiko balute legez. Poli-politta dau umia, eta gurasuak...aiii, gurasuak...hantxe zeuden bixak adurra darixola. Zorixonak, familia!!
Bueno, badaukagu kartela! Maiatzaren 1ian jokatuko da Mendaroko I. Mendi Lasterketia, eta aurki hasiko gara kartelak pegatzen. Hauxe dozue.
Hemen, Oinatz, jaixo eta 21 egunera.
Martitzenaz geroztik beste bat gehixago gara koadrillan. Eguenian ikusi gendun guk lehenengoz Oinatz, eta ordukua dozue erretratua. Hantxe zeuden gurasuak poz-pozik, eta umia lo seko. Zorixonak, familia!
Karnabalek eta Aingeru Guardako jaixek bat egin dabe asteburuan, eta itzel pasau dogu. Aingeru Guardako erretratuak deskargau barik dittut artian, baiña hemen karnabaletako sorta bat. Karnabaletan "beste gu" irteten ei da, eta Mendaron behintzat nabarmen geldittu da zurrutero asko dabillela solte. Barruko sentimenduak be agertu dittue bakarren batzuk, eta ez da gitxi. Hemen zapatuko benetako tripa bakarretako bat. Bueno, beste batzunak be eurenak ziran, baiña hemen polittenetako bat. San Juanen moduan egingo dau honek laster: Juan Zan.
Krosari emanda dabiz maioratarrak. Juan zan domekan Iker ikusi genduan Mintxetan saltaka, eta gaur, berriz, Maite Donostiako krosian. Hemen, Maiora, juan zan domekan, ahalegin betian.
Aspaldixan neuan idatzi barik, baiña asteburu honek marka danak hautsi dittu, eta merezi dittu lau bat letra. Alkortako Igoeran, atzo, Iñigo txapeldun. Arratsaldian, barriz, Azkoittiko Raka maratoian gure lau mutil, zein baiño zein hobeto: Jurdan, Motri, Borja, eta Ander. Eta gaur, asteburuko gindia Maiorak jarri desku. Nik dakit zenbat lagun pasau ete diran gaur korrika Donostian, baiña danen gaiñetik bi txapeldun: Asier Cuevas nere herrikidia eta gure Maiora haundixa. Bueno, haundi-haundi ez dot ikusi egixa esan. Haiziak eruan ez dabenian...Bixartik aurrera, Maiora, eman poz haundi ...
Zapatuan abixau giñan Urepelerantz, bazkalostian. Urtiak daroiagoz Urepeleko artzaia nun ote dagoen galdezka, eta topatzeko sasoia bazala pentsau giñuan. Halaxe, gure Xalbador haundixan bila irten giñan zazpi lagun: Horrillo, Mendi, Aitzol, Borja eta Amaia, eta Ander eta ni neu, eta Julen batu jakun gero, domekan. Hilabeterako beste erropa hartuta abixau giñan, eguraldi txarra iragarri zebela-eta. Bi orduko bidia egin gendun, harik eta Urepelera allegau arte, eta hara iritsi eta lau katu han. Munduan azkenera allegau giñala ematen zeban. Iñor ez kalian, eta gu hantxe, Erramunen billa. Ez, e...
ZORIONAK, MANEX!!!!! Ostiralian amatxo, eta gaur zu, Manex, etxeko mutil haundixa. 3 urte handi!!! Abestu al dizue Ikastolan??? Eta zenbat erregalo jaso dittuzu??? Seguru asko-asko izan dirala! Normala, 3 urte haundi beteta.... Gaur ez zaittugu ikusi, baina bihar edo ikusten garanian, jan beharko ditugu txutxe batzuk, ezta? Esan amatxori 3 urte betetzen diranian tarta handi bat jan behar izaten dala, eta eitteko honen moduko pastel haundi bat, kandeleri putz egin behar diozula-ta. Bale??? eta amatxok ez badaki, aitatxori, eta bestela, eskatu amamari, seguru badakila eitten-eta. Eta...
Bueno, banator Kapritxoso jarri jata ordenadora, eta berandu baten, baina hemen nator zoriondu beharrekuen zerrenda luziakin. Lisbeth eta Txort izan ziran lehenengo, Amaia eta Borja gero, Eukene hurrengo, Gotzon eta Maite Maiora gero, Iñigo ondoren, eta Manex haundixa gaur. Igual bakarren bat ahaztuko jata, gainera!! Mila zorion danori eta ongi etorri zuri, Miren. Zenbat zelebrazio egunotan!!!!. Kirol arluan, zapatuan, sekulako erakustaldixa eman zeben Gotzonek eta Maite Maiorak Olaztin. Bata, Euskadiko txapeldun 23 urtez azpikuetan, eta bestia, hirugarren Alica Olazabalen...
Lagunarteko bloga da hau, eta beraz, ez espero hausnarketa sakonik, ezta informazio landurik ere. Geure artean komunikatzeko erabiliko dugu, gure afari eta afal-ostekoez solasteko, eta bide batez, plan berriak sortzeko. Blogaren izenburuaren gaineko azalpenak sobera daude. Arale eta dragoi bolarekin hazi ginen, besterik ez. Gustuko baduzue, ondo, eta bestela ere, guri bost!.
portzierto, nik idatzietela lengo komentarixua, baiña izena jartzia ahiztu zata.