Karnabalak
Karnabalek eta Aingeru Guardako jaixek bat egin dabe asteburuan, eta itzel pasau dogu. Aingeru Guardako erretratuak deskargau barik dittut artian, baiña hemen karnabaletako sorta bat. Karnabaletan "beste gu" irteten ei da, eta Mendaron behintzat nabarmen geldittu da zurrutero asko dabillela solte. Barruko sentimenduak be agertu dittue bakarren batzuk, eta ez da gitxi.
Hemen zapatuko benetako tripa bakarretako bat. Bueno, beste batzunak be eurenak ziran, baiña hemen polittenetako bat. San Juanen moduan egingo dau honek laster: Juan Zan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: