Trinidadietara be allegau gara aurten. Majo pasau genduan astelehenian. Ohetik jaiki eta zuzenian Mendarora, jan eta edanaren herrira.Begixak zabaldu orduko txorixo bokadilua esku batian, darixola-darixola, eta txakolina bestian. Barra barruan, bat zerbitzen, eta lau janian. Parez-pare, bi idisko, kuadrodun alkandorak jantzita, hausnarrian-edo. Elizpian, atian, ez barrura ez kanpora, andra kuadrila bat, dantzarixei begira. Eta dantzaleku inprobisauan, pareja edadetu bat, geratu be ein barik, Laja eta Landakandan ritmora. Barra ertzian, barratik metro eta erdira, distantziak zaintzen, irakas...
Olinpiar Jokoekin batera, lau urtean behin, 14 orduko ibilbidea. Erraz esaten da, baina...Tolosa XIV ordu. Ez bi, ez hiru, eta ez bost. 14 ordu. Buff!!!! Guardaetxian behera topau dittugu, abixada bizian, eta mingaina kanpuan dogula eraman gaittue Igaratza aldera arte. Ez da motza izan. Handik behera bakarrik egin dabe bidia, bueno bakarrik ez beste ahuntz mordo batekin batera. Politta ei da bidia, ikusgarrixa, eta haraxe juan beharko dogu beste egunen baten, tortila eta guzti. Eskerrak haretxi gaur be. Tolosara allegatzia kosta jakue. Bestera esanda, ez da motza izan zain egote hori, baina...
Allegau gara, bai. Beste gailur bat gure kolekzio aparterako. Txindoki. Zeinek esango leuke. 09:30etan geneukan zitia eginda Eibarko peajian, baina azkenian etxera arte etorri jataz taxistia eta haren laguntzailiak, eta eskertzen da, ordu horretan bi minutu be asko dira-eta. Baja inportante bat euki dogu gaur. Gure Mendik baietza eman zeban astian zihar, baina blog honetan zehaztu naban moduan, baietz hori zapatu gabak baldintzatutakua zan, eta halaxe izan da. Zapatu gaba lartxo luzatu eta domekan ezin mendira abixau. Baina, bueno, haren diskulpak onartuta, abixau gara beste laurok Larraitz...
Ieup!!!!Zelan???? Bueno, domeka goizian mendira goiaz Ander eta bixok behintzat, ordurako mejoratzen bada klaro. Txindoki jo dogu begiz, eta ia ba iristen garan. Mendik be baiezkua eman dau astian zihar, baina zapatu gabak baldintzatutako baietza dala esango neuke. Ikusiko dogu.
Aupa, gente Zelan? Ia, nere kalkuluen arabera, Julen eta Ainhoak bakarrik falta dabe CDa, baina beste norbaitek falta badau, ba, esatia hemen, ze atzo prisekin ez dakit ezta zenbat eraman nittun be. Ikusi al dau norbaitek? Ya contareís. XPko Movie Maker programarekin einda dau, norbaitek zabaldu ezin badau be. Sin más, que tenemos domingo resacoso. O mejor dicho, visita de un resacoso en domingo. Honek harrapau zeban atzo ona!!!!!. Mariau eta dana ein jata gaur. Ni pa sustos.!!!! Ala, ondo segi.
Aupa, zuek Ia, Aste Santuko argazkixekin DVD bat eitteko asmotan nabil, eta komeni argazki danak batzia. Julenenak jaso dittut orain artian, eta eskertuko nuke bestiok be pasatzia, danak euki arte ezin dotelako DVDrik osatu. Ostegunian Mendarora jutekua naiz, eta ordurako ahal dozuenok laga Txirrisen CD bat nere izenian edo eman Anderri. Eta ezin badozue egin, abisau. Zapatu goixian-edo ia bukatzen doten, domekan banatzeko. Beroaldixan eitten ez badot, gero nekez egingo dot-eta.Ondo izan!Ainara
Demasa izan da Aste Santua. Edarto pasau dogu Ojedo-Potes alde horretan. Sei egun, bost gau, konpainia onian eta paraje zoragarrixan. Ez espero hemen lau lerrotan dana kontatzia, allegau berri naiz-eta etxera, baina prometo segundas partes, aunque las segundas partes sean más propias de Sorita que mias. Bueno, ba hoixe. Primerako aterpia topau dogula, txaleta, zer bestela!. Bi pisukua. Behian, sukaldia, Ainhoa eta Julenen kuartua eta Mendin suit-a, a todo lujo. Goixan, Ander eta bixon kuartua eta un segundo a compartir entre Amaia, Borja eta Sora. Mendik nahixau izan zeban behian ein lo...
Bueno, gaurko hego haize honekin idea brillante bat okurridu jaku eta hemen nator proposatzera. Unben izan gara goixian eta pentsau dogu egunen batian goiko kanpo txikixetako bat hartu eta futbol partidu bat eittia. Bai, bai, lo que veis. Neskak futbolian txarto ematen ei dabe, eta pikau naz. Hay dos equipos (Anderrena eta neria) eta oin taldiak osatzia baino ez da falta. Por supuesto, partidu ostian habrá caldo, chorizo y lo que haga falta. Bazkarixa be ein leike. Guk lehen ein dogu rekuentua eta bi talde osatzeko adina jende kontau dogu. Baitta, reserbetarako beste be. Bueno, zeuok esan. ...
Una más. Otro domingo montañero. Goizeko 09:30ean abixau gara Azitaindik (Eibar), bost lagun, bi kotxetan. Seigarrenak fallo ein dau, kriston aitzaki sortia eman ostian, tartian haiziana, cómo no. Aurreko domekan funtzionau zebanez...Total, haizia zala, lana zala, belarriko azkuria zala...Lisbeth ohian geldittu da, izarei pegauta geldittu dala aitortzeko lotsiakin. Eta holaxe, allegau gara Arantzazura, balientienak: Borja, Mendi, Txort, Ander eta ni neu. Batzuk preparauta mendirako, eta beste bakarren batzuk con lo puesto, goizeko zeru oskarbixak engañauta. Kriston haizia, eta hotza...
Lagunarteko bloga da hau, eta beraz, ez espero hausnarketa sakonik, ezta informazio landurik ere. Geure artean komunikatzeko erabiliko dugu, gure afari eta afal-ostekoez solasteko, eta bide batez, plan berriak sortzeko. Blogaren izenburuaren gaineko azalpenak sobera daude. Arale eta dragoi bolarekin hazi ginen, besterik ez. Gustuko baduzue, ondo, eta bestela ere, guri bost!.
portzierto, nik idatzietela lengo komentarixua, baiña izena jartzia ahiztu zata.