trinidadiak

arale 1456130970700 Arale | 2008-05-22 12:16
2

Trinidadietara be allegau gara aurten. Majo pasau genduan astelehenian. Ohetik jaiki eta zuzenian Mendarora, jan eta edanaren herrira.Begixak zabaldu orduko txorixo bokadilua esku batian, darixola-darixola, eta txakolina bestian. Barra barruan, bat zerbitzen, eta lau janian. Parez-pare, bi idisko, kuadrodun alkandorak jantzita, hausnarrian-edo. Elizpian, atian, ez barrura ez kanpora, andra kuadrila bat, dantzarixei begira. Eta dantzaleku inprobisauan, pareja edadetu bat, geratu be ein barik, Laja eta Landakandan ritmora. Barra ertzian, barratik metro eta erdira, distantziak zaintzen, irakasliak, jardun batian. Eta umia, baztar danetan. Hori da, hori, umia egin beharra Mendaron!

Eta geu be hantxe, saltsa horretan. Urrutik begira lehenengo, eta barrurago gero, lotsak galduta.

Gizonak inoren andrak lepora altxau eta ipurdixak estutzen hasi zirala ikusita, geuk be derrigor zerbait egin behar. Mañukortangana urreratu, eta ezinezkuak eskatu ostian (Jarri tente!, hoixe gure Mendik eskautakua), di-da baten argazkixa. Sekula halako estuturik....Eta argazkirako jarri ginala, lotsia etorri. Halakoxia baita lotsia, nahi ez danian agertzen dana, ustekabian. Ordurako gainerakuak be lotsak galtzen hasita zeuden, eta tira, hor jun zan gure momento de gloria hori, isil antzian.

Bi euroren truke Mendaroko izarra saldu zestan ile gorridun batek, eta pozik ni. Ez da nik uste bezain argitsua, baina bueno, bigarren mendaroko izarra be neureganatu dot. JEJEJEJ. Gero, Borjan esplikazuak. Elizia batek daki noizkua dala, eta jausiko ez bada konpondu egin behar dala, eta Benito Lertxundi eta Oskorri entzundakua dala bera han, eta txakolin eta guzti trankil sartu leikela elizara, eta korura ez igotzeko, nahi baino aurretik lurra jotzeko arriskua daualako, eta hantxe, koruko bazter baten erretzen dirala petarik onenak, eta amabirjinia ez, baina beste argi bat ikusita jeitsitakua dala bera handik, hegan legez. Ikasi genduan zer edo zer, eta aurrera. Txirristakara.

Txirristakan, jan eta edana barriro, eta handik Leku-Onara, munduko txanpi goxuenak jatera. Buff! Gero mutilak, lanera, eta neskak, mundua konpontzen Txirristakan. Gure esku lagako balute laster zan bakia Euskal Herrira agertu!!! Ekarriko genuke, lepotik helduta bada be.

Eta soziedarera gero. Patatas con sapo eta txuletak. Eta gero hamar mila postre klase. Edarra dana. Zorionak, sukaldarixei, eta pintxiei.

Nik jarri eta jan, besteik ez dakit eta. Eta bazkal-ostian tertulixa galanta. Hau, ta hori ta bestia. Danak errepasau genittuan, eta nor bere konklusiuekin etxera. Ba holaxe, hemen sartu dittutela garai bateko nobixo-nobixen erretratuak, eta al aire libreko zirkoko argazkixak. Hemendik aurrera, zeuok esan, ni aspertu na eta.

 

mendi

mendi 2008-05-26 20:44 #1

<UL>
<LI>Ba azkenian animau naiz idaztea! Ikusiko dezue zelako ondo idazten deten! Egixa esan nahiko elegante azaltzen naiz orko erretratu horretan! Baten bodako dantzak entrenatzen eta bestian bertsuak preparatzen! Hor argazkixan dauan neska hori bastante gustora azaltzen da holako bi "sex symbolen" artian! ba bueno orain afaldu eta maletia itxea nikua ke mañana voy a España! Bueno agur eta geixotan idatziko detela esaten agurtzen naiz! aio! (Edarto idatzi dot!)</LI></UL>
<P>&nbsp;</P>

A.a

A.a 2008-06-04 14:52 #2

Gustura ikusten jako, bai, neska horri, hiru gizonezkon artian. Dudarik ez dau. Eta ikusiko bazenu oin ze gustura dauan, beste norbaitek idatzi dabela ikustian....Hori bai, poza. Segi holaxe. Edarto dozu eta. Gaur bajan nau, eta ze kontau barik, baina etorriko da laster zer kontaua. Ondo segi.


Utzi iruzkina: