Arale

Ieup! Atzo irakurri neban, eta espektakulu politta izango zala pentsau naban. Ez dot inokin kontsultau eta nere kuadrilan ze planik dauan be ez dakit oindiok, baina nik badaezpada os comento. Domekan, eguerdiko 12.00ak aldera zaldi karrerak eingo dira Donostiako Ondarreta hondartzan. Ez naz sekula egon, baina egon diranek diñue politta izaten dala ikusteko. Hori bai, zapaturako elurra datorrela be entzun dot eta....Bueno, ba hoixe promosamena. Eta ikustera, ez lehiatzera, eh? Asto gainian praktika pixkat badaukat, baina zaldi gaineko oroitzapenak ez dira bape onak, ez behintzat Euskal Herri...


Zorionak, Jurdan

arale 1456130970700 Arale | 2008-01-10 11:52

Bihar ez dot asti askorik izango, eta biharko partez, zorionak gaurtik. Ondo pasau eguna.


maiora maratoian

arale 1456130970700 Arale | 2008-01-04 10:51

Bueno, argazki mordo bat igo dittut, baina inportantienak falta itxuraz. kalidade txarrekuak ziralakuan ez nittun igo Maioran maratoikuak, baina faltan bota dittunik izan da tartian, eta listo, hor dauzkazue. Saiatuko naz bideua be sartzen, baina ez dakit lagako destan. Besteren bat faltan botatzen badozue edo zerbait komentau edo zuzendu, ba idatzi erantzunetan, trankil asko, telefonotik deittu beharrik gabe.


Repasua

arale 1456130970700 Arale | 2008-01-01 20:02

Laburpena agindu neban, baina buruak ez desta ematen. Hau da, hau, burukomina! Kuba43a jarabian pare zala esan zestan atzo mutil batek (bueno, un proyecto hombre), barran, baina hobe bai jarabia balitz!!!! Enfin. Igarri orduko juan jakula gaba, konpainia onian. Mendaroar batzuk etorri ziran Eibarrera, eta maila eman zuten, bai. Y Lazkano, sin lugar a duda, se ganó el primer puesto del podium. Barre nahikua ein gendun, eta Eibarko mutilik guapuena ezagutzeko aukera be izan gendun, mendaroar kabroi bati esker. Lo de cabrón, va en tono cariñoso. Te estaré eternamente agradecida, Sora. Bueno, p...


URTE BARRI ON, DANORI!

arale 1456130970700 Arale | 2007-12-31 19:37

Ez da asko falta ointxe urtia amaitzeko, eta ba hoixe, ondo-ondo amaitxu urtia danok, eta hobeto hasi barrixa. Eskautako dana ekar daixala 2008ak, pobretxuzkua bada behintzat. Ondo izan, eta datorren urtera arte. Gaur gabian ikusiko gara alkar batzuk, eta bixar eingo dogu gaurko gaban repasua, eta urtiana, eta komeni dan danana.Ia iazko tanga gorrixak bistatzen diran aurten be. Nik kamaria prest dakat behintzat, beste zer edo zer gehixau harrapatzen bada be. Ondo izan!


Nazio bat garelako...

arale 1456130970700 Arale | 2007-12-26 11:46

Badakit olatuen kontra igeri egitia dala, baina badaezpada bota eingo dot. Hilaren 29an, zapatuan beraz, kriston anbientia egongo ei da Bilbon. Selekzioak nazioartian lehiatzeko eskubidea aldarrikatzeko urteroko hitzordua da. Nazio bat garenez, Euskal Herriko selekzioaren alde herri legez egiteko eskatu dabe antolatzaileek (ESAIT), eta aurreikuspenen arabera, sekulako jendetzak egingo dau bat deialdi horrekin. San Mameserako sarrerak juan zan astian agortu ziran, baina Bilbon izango da gu danok hartzeko lekurik. Bilbo handixa da ta!!!!! Badakit, Elgoibarko ferixa eguna be badala, ...


Año nuevo....

arale 1456130970700 Arale | 2007-12-20 14:14

Badoiala urtia amaitzen, lagunak! Eta horrekin batera hasi dira urte barrirako promesak, aginduak, eta halakuak. Bata bizikletan hasi behar dala, tope, bestia gimnasiuan apuntau dala...Plater sakonak baztertu eta postrerako plater txikitik jaten hasi danik ere ba ei da gure artian. Eta horren danen atzian zer dauan? Fetxa bat: urriaren 25a. Ikusi egin behar zenbat irauten duten promesok. Ez al dittu egunotako haize zakarrak eruango urtia bera amaittu baino lehen. Enfin. Argazki bat jarriko dot hemen zelakuak garen ez ahazteko.


Voight

arale 1456130970700 Arale | 2007-12-17 14:27

Munduko ziklistarik onena ei da Voight. Nik aukeran beste batzuk nahixau, nahiz bizikleta utzi xamar duten azkenaldixan. Oin asko ez dala, baina, aspaldi utzi xamar zuten beste bat be bizikletan ikusi ei dabe Mendaro eta Deba artian, neska dotore bat onduan dabela.Lekukuak behar dittugu. Argazkirik ezian, nekez sinistu leike ahalakorik-eta. E, Voight?   .zg_div {margin:0px 5px 5px 0px; width:117px;} .zg_div_inner {border: solid 1px #000000; background-color:#000000; color:#666666; text-align:center; font-family:arial, helvetica; font-size:11px;} .zg_div a, .zg_div a:hover, .zg_div...


Ieup!!!!

4
arale 1456130970700 Arale | 2007-12-17 13:50

Ieup, Internetarako saltoa ere egin dugu, lagunok. Eta idazten hasi, eta lehenengo zalantza handia. Zelan idatzi? euskara batuan, bizkaiera batuan...eneeeeeeeee!. Bueno, bakoitzak idatzi dezala ahal daben moduan.Aurkezpenean be esan dogu testu landurik ez dala izango hemen, beraz dana esanda dau.Idatzi, eta listo. Ia ba, nonbaittek hasi behar da, eta abenduko urtebetetzien zerrendakin hasiko ga. Nik bakarra dakit. Abenduaren 13an, Gotzonenak. Aurten, gainera, beste motibo bat be bada zoriontzeko. 18 urte eittiaz gain, txofertzako karneta be atara dau-eta, autoeskuelan lau ordutxo ...


arale 1456130970700

Lagunarteko bloga da hau, eta beraz, ez espero hausnarketa sakonik, ezta informazio landurik ere. Geure artean komunikatzeko erabiliko dugu, gure afari eta afal-ostekoez solasteko, eta bide batez, plan berriak sortzeko. Blogaren izenburuaren gaineko azalpenak sobera daude. Arale eta dragoi bolarekin hazi ginen, besterik ez. Gustuko baduzue, ondo, eta bestela ere, guri bost!.