Igandian zaldi karrerak Ondarretan
Ieup!
Atzo irakurri neban, eta espektakulu politta izango zala pentsau naban. Ez dot inokin kontsultau eta nere kuadrilan ze planik dauan be ez dakit oindiok, baina nik badaezpada os comento. Domekan, eguerdiko 12.00ak aldera zaldi karrerak eingo dira Donostiako Ondarreta hondartzan. Ez naz sekula egon, baina egon diranek diñue politta izaten dala ikusteko. Hori bai, zapaturako elurra datorrela be entzun dot eta....Bueno, ba hoixe promosamena. Eta ikustera, ez lehiatzera, eh? Asto gainian praktika pixkat badaukat, baina zaldi gaineko oroitzapenak ez dira bape onak, ez behintzat Euskal Herriko esperientziakuak.
Santiago de Cuban egindako argazkixa da.
Hala dio informazioak: Donostiako Ondarreta hondartzak hipodromo itxura hartuko du igandean. Izan ere, zaldi lasterketak eta cowboy baten ikuskizuna ikusteko aukera izango da, 12:15etik aurrera. Ekitaldiaren antolatzaileek azaldu dutenez, Lesakako (Nafarroa) cowboy baten ikuskizunarekin hasiko da eguna. Nafarrak zaldiak bezatuko ditu lazoarekin jendaurrean. Gutxi gorabehera ordu erdi iraungo du ikuskizunak, eta ondoren, zaldi lasterketak ikusgai izango dira.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: