Nazio bat garelako...

arale 1456130970700 Arale | 2007-12-26 11:46

Badakit olatuen kontra igeri egitia dala, baina badaezpada bota eingo dot. Hilaren 29an, zapatuan beraz, kriston anbientia egongo ei da Bilbon. Selekzioak nazioartian lehiatzeko eskubidea aldarrikatzeko urteroko hitzordua da. Nazio bat garenez, Euskal Herriko selekzioaren alde herri legez egiteko eskatu dabe antolatzaileek (ESAIT), eta aurreikuspenen arabera, sekulako jendetzak egingo dau bat deialdi horrekin. San Mameserako sarrerak juan zan astian agortu ziran, baina Bilbon izango da gu danok hartzeko lekurik. Bilbo handixa da ta!!!!! Badakit, Elgoibarko ferixa eguna be badala, eta hori dana, baina nik bota eingo dot.


Utzi iruzkina: