Arale

Gaur  hamar urte izan zan, baiña gaur izan balitz moduan gogoratzen dot. Ez jata berehalakuan ahaztuko, ez, eta nahi be ez dot, gaiñera.  'Egunkaria'-ko lankide batzuekin afaltzen egona nintzan ordu batzuk lehenago, eta goizaldeko bostak aldera Antiguako pisu hartan telefonuak jo zabanian salto batian jaiki nitzan ohetik, eztarrixan korapillua nabala. Danok be fiñ etxeratu giñan egun hartan, eta txarrena imajinau naban, halakuetan ohi danez. Jon zan, Ordoñez. "Ainara, guardia zibillak sartu dira Egunkaria-ra. Erredakzioa miat...



ATZERA BEGIRA

arale 1456130970700 Arale | 2012-09-15 11:40

Egun on, Bueno, ordenadorian garbiketa egitten jardun naban aurreko baten, eta begiratu hona zelakuak agertu ziran. Bere garaixan zentsura pasau ez zebenak dira asko, eta beste batzuk, tartian hor sartu diranak. Barre batzuk egitteko egokixak.    


SANTANAK

arale 1456130970700 Arale | 2012-07-25 11:45

Gaur 18:00etan hasten dira jaixak. Ondo pasau!


Badatoz santanak!

arale 1456130970700 Arale | 2012-07-25 11:42


QUEBRANTAHUESOS

arale 1456130970700 Arale | 2012-07-05 21:46


Apustua

arale 1456130970700 Arale | 2011-11-19 21:54

Egun haundixa zan gaurkua, eta Lukenek be inoiz baino bizkorrau esnatzia erabaki dau gaur. Eta ez alperrik. Apustu eguna zan, bi mutil garau bizikleta gaiñian ikusteko eguna. Erronka: Mendarotik Zarautzera joan eta etorri, hankia lurrian jarri barik. 9:30ean abixau ei dira gure bi gizon haundixak bizikletan, atzetik segixua zebela. Zeresan nahikua eman dau ditxosozko apustuak, eta bazan ikusmiña baztarretan. Kotxetik ezer ematia galazota zeben, baiña bide baztarrian zain zittuen lagunek emandako laguntzia jaso zeikien. Baitta bultzakadaren bat edo beste be, erronkia bota zetzenek jakin baiz...


Oinatz eta Luken

arale 1456130970700 Arale | 2011-10-25 21:12

Kaixo!!! Asti asko barik nabil, baiña hemen koadrillako bi txikiren gaurko erretratuak.  


Luken

3
arale 1456130970700 Arale | 2011-09-25 21:24

Aupa!!! Bueno, hemen Lukenen presentaziua. Eguazten eguardixan jaixo zan, 3.220 gramoko gure morroskua. Partua gogorra izan zan oso, eta bertan geldittuko nintzala be pentsau naban aldi batez, baiña ez, uste baino gogorraguak gara pertsonok eta irten giñan handik be. Gaur lehenengo osteratxua kalera, abentura bat. Bi ordu etxetik irteteko, eta zer eta presaperaino iristeko gainera. Enfin.


Txorixak be botatzeko berua egin dau asteburuan, baiña bizirik gaude!!! Atzo, Landan izan giñan kotxe bete lagun, eta edarto pasau giñuan. Ilobekin eta Macximekin juan giñan, guraso izateko preparatzeko-edo, eta gustura ibili giñan. Gaur, berriz, Itziarko kostalde dotorera, kotxe karabanan. Errotaberrin majo jan, eta sekulako jarrialdixa, hantxe taberna atarixan, badaezpada. Animosuenak ausartu dira itsas bazterrera jaisten, eta bestiok, hantxe ura edan eta edan. Bai, bai, ura!!! Hemen, asteburuko erretrato batzuk. Mordo bat dittudaz, eta bueno, aukeraketa bat.


arale 1456130970700

Lagunarteko bloga da hau, eta beraz, ez espero hausnarketa sakonik, ezta informazio landurik ere. Geure artean komunikatzeko erabiliko dugu, gure afari eta afal-ostekoez solasteko, eta bide batez, plan berriak sortzeko. Blogaren izenburuaren gaineko azalpenak sobera daude. Arale eta dragoi bolarekin hazi ginen, besterik ez. Gustuko baduzue, ondo, eta bestela ere, guri bost!.