Txorixak be botatzeko berua!

arale 1456130970700 Arale | 2011-08-21 20:59

Txorixak be botatzeko berua egin dau asteburuan, baiña bizirik gaude!!! Atzo, Landan izan giñan kotxe bete lagun, eta edarto pasau giñuan. Ilobekin eta Macximekin juan giñan, guraso izateko preparatzeko-edo, eta gustura ibili giñan. Gaur, berriz, Itziarko kostalde dotorera, kotxe karabanan. Errotaberrin majo jan, eta sekulako jarrialdixa, hantxe taberna atarixan, badaezpada. Animosuenak ausartu dira itsas bazterrera jaisten, eta bestiok, hantxe ura edan eta edan. Bai, bai, ura!!! Hemen, asteburuko erretrato batzuk. Mordo bat dittudaz, eta bueno, aukeraketa bat.


Utzi iruzkina: