Apustua
Egun haundixa zan gaurkua, eta Lukenek be inoiz baino bizkorrau esnatzia erabaki dau gaur. Eta ez alperrik. Apustu eguna zan, bi mutil garau bizikleta gaiñian ikusteko eguna. Erronka: Mendarotik Zarautzera joan eta etorri, hankia lurrian jarri barik. 9:30ean abixau ei dira gure bi gizon haundixak bizikletan, atzetik segixua zebela. Zeresan nahikua eman dau ditxosozko apustuak, eta bazan ikusmiña baztarretan. Kotxetik ezer ematia galazota zeben, baiña bide baztarrian zain zittuen lagunek emandako laguntzia jaso zeikien. Baitta bultzakadaren bat edo beste be, erronkia bota zetzenek jakin baizekixen nekez egongo zala gure bi ziklistei bultza egitteko modukorik karretera baztarrian (Bakarren bat bistau da, bai)
14:00etarako allegau behar ziran, ostian baba jana zegualako Deban. Eta allegau dira, gure Torre SAT eliteari esker neurri batian. Hori bai, Alex allegau zaixan txomim gaixua bizikletan irten barik geldittu behar izan dau gaur, Torrek gurpila kendu ostian, baiña tira, semiaren garaipenak merezi dau horrenbeste eta gehixau be.
http://farm7.staticflickr.com/6047/6364993345_04907ce5bd.jpg
Ostian, baba, txorizo, odoloste, aza eta abarrak jan, ardo botila batzuk eta pare bat orujo botilla hustu, eta Eibarrerako bidia hartu dabe, ume bakuek eta aitta bat edo bestek. Etorriko da, baiña, bueltia. Zorixonak, irabazliei eta baitta sukaldarixei be, mundiala zeguan-eta jatekua.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: