Aupa! Idazteko baino alperrago eginda nago, baina hemen argazki batzuk adelanto legez. Mordo bat falta dira, baina ez dot astirik euki. Ia asmatzen dozuen zeintzuk diran. Gauza bat. Batek Manex eman arren, Manexik ez dago, eh? Gutakuak dira.
Eta beste hau? zein ete da mutil guapo hau? Pista bat: Orain be guapo asko mantentzen dan bat da, egunetik egunera kolore hobiakin dabilena. jejejeje
Bueno, eta gaurko bigarren testua hemen doia. Ia asmatzen dozuen argazki hauetan behin eta berriz agertzen dana zein dan. Bestia, berakin dauana, badakigu zein dan, eta no cuenta. Bueno, eta asmau beharreko hori asmatzen dabenak jakin daixala que esto no puntua, ze gaur egun be igual-igual dau gure argazkiko umia (Euskal Herriko itzulian salbu). Eta zein dan asmatziak ez daka merito handirik, egixa esan.
Ieup! Berandu, baina hemen Itziarko bazkarixan gainian lau letra. Argazki mordoska bat igo dittut eta alboko zutabian dittuzue ikusgai. Kintoka ataratakuak eta taldekuak. Itziarkotik denboria pasau da, eta ez naz alperrik idazten hasiko, baina ordutik ondo goguan dakatena da legezko futbol partida bat jokatzia gelditu zala pendiente. Ikastolan edo jokatu behar ei zan. Egun hartan frontoian inprobisau gendun zerbait, eta nere taldia izan zan garaile: Motri, Julen, Idu, Unai. Borja (duda) eta ni neu uste dot ginala.Ondo goguan dakat, ordutik orpua handi-handi einda daukatelako. Izan be, beste...
Bueno, amaittu dira aste santuko opor motzak, eta hemen nabil triste antzian, argazkixei begira, nostalgiak jota edo. Bueno, ostiraletik gaur arteko argazki mordo bat dauzkat, baina flickr-ra petauta dakat eta ezin danak igo. Adelanto bat, baina, badoia. Hemen zuetako batek lagatako bi argazki. Hirukotia agertzen dan argazkixan gainian entzunda neukan zer edo zer, eta horrek asmau nittuan, baina bestian.....Bueno, Manexen igual-igual bat topau neban eta hori imaginatzen dot zein izango dan, baina hortik aurrera....Por cierto, lehenengo argazkixa futbol zelaixan atarata dau. Atzo jun ginan i...
Bueno, hemen gure balientiak Korrikako lekukua eramaten. Mendarotik Debarako bidian, "haizian" kontra, euskararen alde. Bustiñalden izenian, Borja, eta Mendaroko txirrindulari elkartian izenian (nahiz Barren-en ospittalan izenian jarri) Iñigo, Unai eta Ander. Atzian, tropela, eta tartian, ezkutu antzian, Igor. Bueno, eta beste bakarren batzuk be bai...(hortan lagako dogu ze ez dabe gehixau merezi). Eta danen ahotik oihu bat: Mendaron ere, euskararen alde. Eta danen goguan, nahi bat: euskararen ofizialtasuna. Ika, ika, ika, Korrika!!!
Bueno, bagoiaz argazkixak batuaz. Hemen gaur eskuratu dittuten beste bi. Banaka gaudenak behar dittugu, baina bestiak be gustura ikusten dira, eta hemen gaur lortutako beste politx asko bat. Ia asmatzen dozuen zeintzuk diran. Ah, eta akordau astian Korrika pasatzen dala, eh? Ika, ika, ika..hemen dator Korrika. Zelako deportistak zareten ikusitta, gutxienez Debaraino bai aurten!. Ostegunian 23:30ak aldera pasauko ei da Mendarotik. Ez hutsik egin!
Bueno, hemen gaur gure arteko batek lagatako argazkixa. Ia asmatzen dozuen zein dan! Ez dago zaila, ezta? Ia bestiok animatzen zarien. Ondo izan!
Aupa, lagunak Bueno, zapatu gabeko beste idea brillante batekin nator. Bakoitzan umetako argazki banakin mosaiko antzeko bat eitten saiatuko gara. Eta gero ia geu geure artian ezagutzeko kapaz garan. Barre batzuk egin genittun atzo batzukin akordatzen, eta gaur zer esanik ez, Anderren txikitakuak ikusteko aukera izan dotenian. Haren etxetik argazki bat mangau dot, mordoska bat agertzen dirala-eta. Bestienak jartzia erraza dala inork esan ez daixan, hemen nere bi be. Batian neu, eta bestian, neu, nebiagaz. Zapatuko idea brillante bat, dan txarrian bizikletan hasiko nintzala esan nebanekua ba...
Lagunarteko bloga da hau, eta beraz, ez espero hausnarketa sakonik, ezta informazio landurik ere. Geure artean komunikatzeko erabiliko dugu, gure afari eta afal-ostekoez solasteko, eta bide batez, plan berriak sortzeko. Blogaren izenburuaren gaineko azalpenak sobera daude. Arale eta dragoi bolarekin hazi ginen, besterik ez. Gustuko baduzue, ondo, eta bestela ere, guri bost!.
portzierto, nik idatzietela lengo komentarixua, baiña izena jartzia ahiztu zata.