Atzotik bat gehixau gara koadrilan. Allegau da Maksim gure artera. Atzo ezagutu genduan, San Juan sua piztu aurreko ekintzetan, eta ume jator askua ematen dau. Hauxe dozue! Dorleta bere izeko barrixakin ageri da lehenenguan, San Juan suaren epelian, eta frontoian berari bakarrik ataratakua da bigarren argazkixa. Ongi etorri, Maksim!!!!
Igo dala halako batian Reala. Bazan ordua!!! Leku-Onan batu gara, 16:00etarako, lekua hartu beharra zeuan-eta, eta lau ordu ein dittugu hantxe, jarritta batzuk, eta geldi egon ezinian, beste batzuk. Igo da, eta zorionak realzalioi. Nahikua lan badakat nik etxeko hau aguantatzen orain! Bideua, heme: http://www.youtube.com/watch?v=gxa-7SMfOeE Baina, ospatu dogu, egunak bazekarren gaurkuan-eta zer ospatu. Batzuk Realaren igoera bestian ospatu dot nik nere ziklistia preferiduan laugarren postua. Hanka bat podiumian zekanian kendu detse bigarren postu hori, baina ez da gutxi lortu dabena. Lau...
Zeinek esan dau ez dogula deporterik egin?? Orain gutxi egitiak ez dau esan nahi lehen eitten ez zanik. Badira, lehen horrenbeste egin eta betiko laga dabenak be, aizue!. Deportista titulua aspaldi irabazi zeben batzuek, eta hemen argazki batzuk horren erakusgarri. Beittu, beittu, zelako finak zinaten lehen!!!!. Uste dot ez dutela aurkezpenik behar, ezta? Nik baino gehixau jakingo dozue zuek argazki hauen inguruan, eta zeuk esan ba!
Demaseko asteburua euki dogu oinguan. Barixaku arratsaldian abixau ginan Asturias alde horretara. Lasai batzuk, eta nerbioso beste batzuk. Eguardixan lotu zittuen amorantiak (bizikletak zer bestela!) karrora, soka eta guzti, sokaz lotziak zer ekarri dezakeen birrittan pentsau barik, eta abixau ziran lehenenguak: Motri, Nahiara, Amaia eta Borja, kapitan lanetan. Hartu Sindoren kotxe handixa, lotu atzian karro dotoria, eta a tierras asturianas. Beste sei lagun geruago jutekotan geldittu ginan, baina Bidaburuko gaztiak atzera egin zeskun azkeneko momentuan eta bost geldittu ginan espedi...
Gaur, agindutako legez, musikuen erretratuak erakustia tokatzen da. Hemen, txarangian hasierako sasoiak, eta Mendaroko gitarrista gaztiak. Lehenengo erretratuan, atzekuei erreparau, atzeko neska finei, eta ez kamariai begira dauzen horiei. jejejeje
Aupa!!! Bueno, oinguan sekulako erretratuekin nator. Beste sasoi batekuak dira, eta libre dozue argazkikuetaz barre eittia, baina kontuz!!! danonak dittut-eta. Artxibuan begira jardun naban atzo, eta sekulako erretratuak topau dittut. Hori bai, gaur ez dittut danak emango. jejejeje. Apurka-apurka juango naiz sartzen. Hemen bi adibide dittuzue. Mendaron ataratakua da bata, eta Sorian ataratakua, bestia, oso oker ez banago. Beittu Enekoitzi, zer serixo agertzen dan gure ikurriñiakin. JAJAJAJA. Eta aldameneko borobil-borobil hori? zein ete da???? Beste erretratua be ez da atzo goixekua, bistan...
Aupa, gente Bueno, berandu, baina hemen dator Gadearen aurkezpena. Xabaten hurrengo jaixo zan, apirilaren 19an, baina gaur eskuratu dot haren argazkixa. Honek ere nahikua lan eman ei zetsan amari, baina bueno bai ama, bai umia, eta zer esanik ez aitta, edarto daude. Fenomeno, esaten dana. Eta orain, betiko galderia: zeinen antza daka???? Ni neu ez naiz ezer esatera ausartzen. Ia ba, Lur Lur Lur. Ia, orainguan zerbait idazten asmatzen dozun. Lánzate!!! jejejeje.
Zorixonak, MirenGaur urruti zaude aukeran, baina badakitt laster zarala bueltan, asike ospatuko dogu behar dan moduan. Zenbat jausi dira??? Ondo-ondo pasau eguna. Happy birthday!!!!!!
Aste honetan Marik eta Borjak bete dittue urtiak. Sasoian zoriondu nittuan, baina hemendik zorixonak barriro. Hilabete honetan, berriz, Mireni eta Mirariri tokatzen jakue. Mirenek astian berton, eta Mirarik, aurrerago. Zorixonak hemendik.
Jaixo da Xabat!! Bai, bai, eta esandako egunian, gainera. Momentuz behintzat esaneko mutila datorrela esan behar. Amari gerra pixkat eman ei detsa, baina nik neuk itxura onian topatu dittut gaur. Bai ama, bai umia eta baitta aitta be. Argazki bat atara detsat (ez oso ona, dana esan beharra badago). Nik neuk Manexen itxuria hartu detsat, baina zeuok esango dozue. Hemendik zorixonak amari, aittari, eta baitta familixako hirugarren hankiari be, Manexi. Lehenengo erretratua, jaixo eta astebetera ingurura egindakua da, eta bestia, berriz, jaio eta bixamonekua.
Lagunarteko bloga da hau, eta beraz, ez espero hausnarketa sakonik, ezta informazio landurik ere. Geure artean komunikatzeko erabiliko dugu, gure afari eta afal-ostekoez solasteko, eta bide batez, plan berriak sortzeko. Blogaren izenburuaren gaineko azalpenak sobera daude. Arale eta dragoi bolarekin hazi ginen, besterik ez. Gustuko baduzue, ondo, eta bestela ere, guri bost!.
portzierto, nik idatzietela lengo komentarixua, baiña izena jartzia ahiztu zata.