Ospakizunen eguna

arale 1456130970700 Arale | 2010-06-13 21:27

Igo dala halako batian Reala. Bazan ordua!!! Leku-Onan batu gara, 16:00etarako, lekua hartu beharra zeuan-eta, eta lau ordu ein dittugu hantxe, jarritta batzuk, eta geldi egon ezinian, beste batzuk. Igo da, eta zorionak realzalioi. Nahikua lan badakat nik etxeko hau aguantatzen orain! Bideua, heme:

Baina, ospatu dogu, egunak bazekarren gaurkuan-eta zer ospatu. Batzuk Realaren igoera bestian ospatu dot nik nere ziklistia preferiduan laugarren postua. Hanka bat podiumian zekanian kendu detse bigarren postu hori, baina ez da gutxi lortu dabena. Laugarren, Circuito Montañesen. Zorionak, Beñat. Haundixa zara, eta haundixa egin dozu. Merezi zenduan, bai!!! Ospatuko dogu behar dan moduan bueltan zatozenian. Ordurako prest eukiko dot txokolate tabletia. Bai hoixe!!!!


Utzi iruzkina: