Xabat jaixo da
Jaixo da Xabat!! Bai, bai, eta esandako egunian, gainera. Momentuz behintzat esaneko mutila datorrela esan behar. Amari gerra pixkat eman ei detsa, baina nik neuk itxura onian topatu dittut gaur. Bai ama, bai umia eta baitta aitta be. Argazki bat atara detsat (ez oso ona, dana esan beharra badago). Nik neuk Manexen itxuria hartu detsat, baina zeuok esango dozue.
Hemendik zorixonak amari, aittari, eta baitta familixako hirugarren hankiari be, Manexi.
Lehenengo erretratua, jaixo eta astebetera ingurura egindakua da, eta bestia, berriz, jaio eta bixamonekua.
Iruzkinak
eukene 2010-05-05 20:40 #1
jeje, jaixoberri ta ia blog bateko artikulua daka, ze inportante!!eskerrikasko!!!<br /><br />
Utzi iruzkina: